Musikak hartuko du Zumaia bihartik aurrera, Xixiliren aitzakian
Azaroaren 18tik 26ra bitartean musika emanaldi ugari izango dira herrian. Bihar bertan Arineketan musika eta dantza emanaldia izango da Aita Mari aretoan, eta larunbatetik aurrera herriko musikari, banda eta abesbatzak izango dira protagonista.
Ostiral honetan bertan hasiko da Xixiliren aitzakian antolatutako egitaraua, Arineketan taldearen emanaldiarekin. Dantzarako doinu berrien bildumatxoa proposatu dute Jagoba Astiazaran eta Iñar Sastre musikariek Arineketan diskoan, Iztuetaren doinuetatik abiatuta txistu eta piano doinuak uztartuz. Ezpata-dantzak, zortzikoak, arin-arinak edo fandangoak eskainiko dituzte.
Larunbatetik aurrera, berriz, Zumaiako musikari eta elkarteen txanda izango da. Asko dira Zumaian musikaren munduan dabiltzan talde eta elkarteak, eta horietako askoren emanaldian entzuteko aukera izango da datozen egunotan. Zumai Txaranga herriko kaleetan arituko da larunbat honetan bertan, eta egun berean, Parrokian kontzertua eksianiko du San Pedro abesbatzak. Igandean udal txistulari bandaren kalejira izango da 10:00etatik aurrera, eta, bestalde, 11:00etako mezan Beheko Plazak abestuko du.
Datorren astelehenenean (azaroak 21) Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleek Euskaraldiaren harira prestatutako ikuskizuna eskainiko dute, 19:00etan Zumaienako aretoan. Egitaraua ixteko, Zumaiako Udal Musika Bandak ZUMB Rocks emanaldia eskainiko du azaroaren azaroaren 26an, larunbata, 19:00etan Zumaienan.
Azaroak 18, ostirala
20:00 Aita Mari, kontzertua Arineketan
Azaroak 19, larunbata
Egunean zehar, Zumai Txarangaren ospakizuna
20:00 Parrokia, kontzertua San pedro abesbatza In aeternum
Azaroak 20, igandea
10:00 Udal Txistulari bandarekin kalejira
11:00 Parrokian, eta Xixili egunaren aitzakian, Beheko Plaza abesbatzak abestuta Meza Nagusia
Azaroak 21, astelehena
19:00 Zumaiena aretoa, Zumaiako Musika eta Dantza eskola EUSKARALDIAN
Azaroak 26, larunbata
19:00 Zumaiena, Zumaiako Musika Bandaren kontzertua ZUMB rocks
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



