Osasun mentala feminismoaren ikuspegitik aztertzeko ikastaroa izango da ekainean
Ekainaren 2an eta 9an izango dira saioak, 18:00etatik 19:30era. Itxaso Martin antropologoak gidatuko du ikastaroa.
Maiatzaren 28an Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna izango da. 1987ko maiatzean Costa Ricako San Josén egin zen topaketetan du jatorria, eta osasunerako eskubidea emakumeen giza eskubidea dela berresteko eta bizitzako ziklo guztietan inolako muga edo bazterketarik gabe eskuratu behar dutela berresteko eguna da ordutik.
Hori horrela, emakumeen osasunean arreta jartzeko eta ikuspegi feministatik dauden irakurketak mahai gaineratzeko, osasun mentala ikuspegi feministatik aztertzeko ikastaroa antolatu du Zumaiako Udalak. Ekainaren 2an eta 9an izango dira saioak, 18:00etatik 19:30era Gizarte Zentroan. Ikastaroa euskaraz izango da, eta parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea.
Bi saiotan banatutako ikastaroa izango da, eta helburua nagusia izango da osasun mentala dagokion testuinguruan aztertzea. Horreratako, ikerketa feministek ematen dituzten tresnak erabiliz, osasun mentalaren bilakaera historiko bat proposatuko du ikastaroan Itxaso Martin dinamizatzaileak. Ikastaroan zehar, agerian geratuko da, unean uneko genero, gizarte eta kultura ereduek zeharo baldintzatzen dutela osasun mentalaren definizioa eta esperientzia.
Kasu zehatzetatik abiatuta, frankismo garaiko testuingurua eraikiko dute parte hartzaileek, eta osasuna-gaixotasuna, biomedikuntza sistema, isiltasuna eta tabua, eta ondoezari aurre egiteko agentziak eta erresistentziak izango dituzte hizpide.
Itxaso Martin idazlea eta antropologoa da. 2012an argitaratu zuen bere lehen literatur lana, Ni, Vera, eromena bezalako gai gogor zein konplexu bat jorratuz. Abiapuntu berdina du bere tesi lanak ere, Mari Luz Esteban Galarzak zuzendutako Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten: hutsune bihurtutako emakumeak garaiko gizartearen eta moralaren ispilu. Lan honetan lehen frankismo garaian “erotzat" hartutako eta psikiatrikoetan sartutako emakumeen eta horren inguruko isiltasuna gaia lantzen du. Garaiko gizarte eta moralak baldintzatutako rol hegemonikoa hausten zuten emakumeak psikiatrikora eramaten zituztela frogatzen du ikuspuntu feminista batetik landutako ikerketa honek.
Izen-ematea
Ikastaroan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez ematea. Horretarako, berdintasuna@zumaia.eus helbidera idatzi, edo 943 86 50 25 (luz. 404) telefono zenbakira deitu beharko da.

Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Ikastaroak
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Irailaren 9an zabalduko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2025/09/06
- Zabalik dago udako kirol ikastaroetan izena emateko epea 2025/04/28
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
Feminismoa
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
Berdintasuna
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17



