Parrokiko Taula Flandiarra ezagutzeko bisita gidatua eskainiko du Ismael Manterolak uztailaren 23an
Bisita gidatua euskaraz izango da, eta parte hartzeko turismo bulegoan eman beharko da izena.
Beste hainbat lanen artean, Juan Martinez de Mendaro kapitainak Zumaiako San Pedroko parrokiari emandako taula botiboa da San Pedro parrokiako altxorretako bat. XV. mende bukaerako naoak irudikatzen dira taula horretan. Zaharberritze lanak amaituta, San Pedro Parrokiara itzuli zuten taula Aste Santuen bueltan.
Orain, uztailaren 23an (larunbata), taula flandiarraren nondik norako guztiak ezagutzeko aukera izango da, Ismael Manterola arte historialariaren eskutik. Bista goizeko 10:00etan izango da, euskaraz, eta parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, turismo bulegoan.
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Astelehenean zabalduko dute Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2023/09/15
- Ostegun honetan jarriko dira salgai Olarro Eguneko herri bazkariko txartelak, kamisetak eta zapiak 2023/09/13
- Gaur zabalduko ditu ateak Aita Mari aretoak, teloi berriarekin jantzita 2023/09/08
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2023/09/04
Turismoa
- San Telmo ermita ezagutzeko bisita gidatuak izango dira udara osoan zehar 2023/07/11
- TAOren udako aldia ekainaren 15ean hasiko da 2023/06/14
- Beste 600.000 euro lortu ditu Zumaiako Udalak, besteak beste, Algorri Interpretazio Zentroa eraberritzeko 2023/05/10
- 5,2 milioi euroko dirulagutza lortu du Geoparkeak, besteak beste, Moilaberrin turismo bulego berria egin, eta Algorri Interpretazio Zentroko museoa eraberritzeko 2022/12/16