Patxita Etxezarreta eta Aita Mari arteko bidegurutzeko semaforoa itzalita egongo da gaur eta bihar, konponketa lanengatik
Bihar, eskola eguna izanik, ikasleak bertatik pasatzen diren ordu-tarteetan udaltzainek bideratuko dute trafikoa.
Urtarrilaren 7an eta 8an Patxita Etxezarreta eta Aita Mari arteko bideragurutzeko semaforoaren konponketa lanak egingo dituzte. Tarte horretan, itzalita egongo da semaforoa.
“Eskola bidea” proiektuaren baitan udal ordezkari eta teknikariek, herriko ikastetxeetako ordezkariek zein guraso elkarteetako kideek herrian hobetu beharreko zenbait gune identifikatzen dituzte. Aipatutako bidegurutzea da horietako bat, eta konponketa lanak egingo ditu Udalak, eskolara bidea irisgarriagoa eta seguruagoa izan dadin.
Bihar (urtarrilak 8), eskola eguna izanik, ikasleak bertatik pasatzen diren ordu-tarteetan udaltzainek bideratuko dute trafikoa.
Albiste erlazionatuak
Hezkuntza
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20
- 0-6 urte bitarteko gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu Jon Urdineta psikomotrizistak 2025/02/27
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07



