San Telmo ermita eta Kofradia bisitarientzat zabalik gaurtik aurrera
San Telmo kofradia astearte eta igandetan egongo da irekita, 16:30etik 18:30era; San Telmo ermita, berriz, asteazken, ostiral eta igandetan, 10:30etik 12:30era. 15 minutuero bisita gidatu laburrak egingo dituzte, 1,5 euroren truke. Zumaiarrek doan sartu ahal izango dute.
Ekainaren 15etik aurrera San Telmo ermitaren eta San Telmo kofradiaren ateak bisitariei zabalik egongo dira. Sarrerak 1,50 euro balio ditu, eta 15 minutuero eskainiko dituzte bisita gidatu laburrak. Sarrerak lekuan beharko dira, eta txartelarekin ordaindu. Zumaiarrek doan sartu ahal izango dute bi lekuetara
San Telmo ermita
Itzurun hondartzaren gaineko labarrean dagoen ermitari buruzko lekukotza idatzia 1540koa da. Ermitari izena ematen dion santua, marinelen zaindari izaki, ez da harritzekoa XVII. mendetik aurrera, ermita hau San Telmo marinelen kofradiaren egoitza izatea.
Bisitak egiteko egunak: asteazkena, ostirala eta igandea
Ordutegia: 10:30-12:30
Bisita gidatuak: 15 minutuan behin, euskaraz eta gazteleraz
Prezioa:
- Bisitariak: 1,50 euro (bisita gidatua barne)
- Zumaiarrek: doan
San Telmo kofradia
Garai bateko marinelen kofradiaren egoitza zen eraikinean, arrainen salmenta egiteko erabiltzen zen makina bitxia dago ikusgai, hain zuzen ere etnografikoki balio handikoa eta Euskal Herrian bakarra dena.
Bisitak egiteko egunak: asteartea eta igandea
Ordutegia: 16:30-18:30
Bisita gidatuak: 15 minutuan behin, euskaraz eta gazteleraz
Prezioa:
- Bisitariak: 1,50 euro (bisita gidatua barne)
- Zumaiarrek: doan

Albiste erlazionatuak
Turismoa
- Moilaberri eraikina eraberritzeko lanak martxan 2025/03/18
- Zabalik dago Moilaberri eraikina birgaitzeko lizitazio prozesua 2024/11/26
- Uda honetan ere San Telmo ermita egunero bisitatzeko aukera izango da, baita ingurumena babestu eta euskara sustatzeko ekimenak ere 2024/07/01
- San Telmo ermita ezagutzeko bisita gidatuak izango dira udara osoan zehar 2023/07/11
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21



