Eskerrik beroenak, larunbateko egun bereziagatik
Zumaiako Udalak eskerrik beroenak helarazi nahi dizkie Jon Maiari eta bere inguruko sortzaile guztiei, larunbatean Itzurun hondartzan bizitako ikuskizun berezia oparitzeagatik. Kantu berri bat gara. Harri eta Herri agur bat baino gehiago izan da: herriarentzako opari kolektiboa, auzolanaren emaitza, eta herri honen izaera sortzailea eta parte-hartzailearen erakusgarri.
Eskerrik asko, Jon, inplikazioagatik eta Zumaiarekin duzun harremana hain modu ederrean erakusteagatik. Esker bereziak baita herriko elkarte eta talde guztiei, ikuskizunean egindako ekarpenagatik. Baita Distirako lagunei, une gogoangarri hori iruditan jasotzeagatik eta ekitaldi kolektiboaren oroimena gordetzen laguntzeagatik.
Eskerrik asko baita udaleko langile guztiei (kultur arlokoak, udal brigadako langileak, udaltzainak...) antolaketa lanetan fin aritzeagatik, eta egunean bertan hainbeste inplikatzeagatik.
Eta esker beroak baita herriko elkarte eta talde guztiei, haien ekarpen handiagatik. Beste behin ere fin agertu da herriko elkartegintza.
Azkenik, herritarrei ere eskerrak: guztion artean Itzurun hondartza bete eta ingurunea hain ondo zaintzeagatik. Ekitaldi honen antolaketan praktikan jarritako auzolanak balio diezagula aurrerantzean ere. Eskerrik asko guztioi!
Albiste erlazionatuak
Auzolana
- Santiagoko dunatik landare exotikoak zein inbaditzaileak erauzteko bigarren saio bat egingo dute irailaren 6an 2025/09/01
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana uztailaren 12an 2025/07/02
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
Parte hartzea
- Udalaren esker mezua Gabonetako ekitaldietan lagundu duten herritar guztiei 2026/01/08
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
Kultura
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
Hondartzak
- Santiago hondartzako Portutxiki kantina kudeatzeko proposamenak egiteko epea zabalik, otsailaren 5era are 2026/01/30
- Santiagoko dunatik landare exotikoak zein inbaditzaileak erauzteko bigarren saio bat egingo dute irailaren 6an 2025/09/01
- Itzurunbidea guztiz itxita egongo da ostiral honetan (uztailak 4), igogailuaren egituraren margoketa-lanak tarteko 2025/07/03
Zumaia bizitzeko da
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26
- Martxan dago Itzurunbideko igogailua 2026/01/21



