Sexualitatea izango dute hizpide Berdintasun Foroak antolatutako bi hitzalditan

2020/10/05

Urriaren 14an Paola Damontik orgasmo arrakalaren inguruko hitzaldia eskainiko du. Azaroaren 4an, berriz, Rita Cabeza izango da Zumaian, transexualen bizipenen inguruko hitzaldia emateko. Izen-ematea zabalik dago dagoeneko.

Zumaiako Berdintasun Foroak sexualitateen inguruko bi hitzaldi antolatu ditu. Martxoan egin behar zituzten hitzaldiak, eta egoerak behartuta atzeratu behar izan dituzte. Bi saioak Alondegiko Oxford aretoan izango dira, eta beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, berdintasuna@zumaia.eus helbidera idatzita.

Lehenengo hitzaldia urriaren 14an (asteazkena) izango da, 18:00etan. Paola Damontik Brecha orgásmica: de cómo el patriarcado nos persigue hasta la cama (Orgasmo arrakala: patriarkatuak oheraino jarraitzen digu) hitzaldia emango du. Hitzaldia gazteleraz izango da.

Azaroaren 4an (asteazkena) Rita Cabezak Sexualitateak: bizipen transexualei begirada bat hitzaldia eskainiko du. Hitzaldia 18:30ean hasiko da.