TAOren udako aldia ekainaren 15ean hasiko da
Ostegun honetatik aurrera, eta irailaren 15era arte, bertakoen guneak egunero egongo dira indarrean. Bestalde, txalupa zerbitzua egunero egongo da martxan udara osoan zehar.
Ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean bertakoen gunean autoa uzteko ezinbestekoa izango da bertakoen txartela izatea. Errotazio altuko eta egonaldi ertaineko guneak 10:00etatik 20:00etara egongo dira indarrean, egunero. Autoa uzteko bi doako gune egongo dira (ikus mapa), eta kirol portutik herrigunera joateko txalupa zerbitzua egunero egongo da martxan.
> Ikus mapa
Bertako saltokiak indartzeko neurriak
Aldi honetan inguruko herritarrek Zumaian erosketak egitea errazteko, Gertu elkarteko saltokiek errotazio altuetako 2 orduko TAO zerbitzuaren kostua bere gain hartuko dute. TAO makinetan txartel bikoitza atera beharko dute bezeroek: bat autoan utzi beharko du, eta bigarrena dendan eman beharko du, erosketatik TAOren prezioa deskontatzeko.
Bestalde, herriko komertzioetan txartel berdea eskatzeko aukera edukiko dute bezeroek, zerbitzua erabiltzen duten bitartean autoa egoiliarren aparkalekuetan utzi ahal izateko.
Txartel berriak
Txartel berria behar dutenek (erroldan aldaketa egiteagatik, auto berria izateagatik...) bi modutan egin dezakezu eskaera:
- Online, zumaia.eus webgunean
- TAO bulegoan, aurrez aurre
TAO bulegoa
Gaiaren inguruko zalantzak argitzeko TAOren bulegora jo dezakete herritarrek:
TAO bulegoa
Kantauri 7
644 192 369 / taozumaia@iparksa.com
Uda sasoi guztian, astelehenetik ostiralera 09:00-13:30 / 17:00-19:30
>> TAO: informazio guztia
Albiste erlazionatuak
TAO/OTA
Turismoa
- San Telmo ermita ezagutzeko bisita gidatuak izango dira udara osoan zehar 2023/07/11
- Beste 600.000 euro lortu ditu Zumaiako Udalak, besteak beste, Algorri Interpretazio Zentroa eraberritzeko 2023/05/10
- 5,2 milioi euroko dirulagutza lortu du Geoparkeak, besteak beste, Moilaberrin turismo bulego berria egin, eta Algorri Interpretazio Zentroko museoa eraberritzeko 2022/12/16
Zumaia bizitzeko da
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko oporretarako 2023/12/06
- Francoren 1936ko altxamendu faxistaren ondorioz hildako zumaiarrak omenduko dituzte abenduaren 16an 2023/12/06
- Banatu dituzte Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 36. edizioko sariak 2023/12/01
- GAITU proiektua bultzatzeko deia egin du Zumaiako Udalak ere 2023/11/28