'Terrazen ordenantza' berria, IV. Berdintasun Plana eta Zumaiako LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko ekintza plana onartu dituzte urteko azken udalbatzan
Hiru dokumentu horiei behin behineko onarpena eman zioten ostegunean egindako plenoan.
Ordenantza bat eta bi plan onartu ditu Zumaiako udalbatzak abenduko ezohiko plenoan, guztiak aho batez.
Terrazen ordenantza berria
Terrazen ordenantzaren xedea da Udalarenak diren jabetza eta erabilera publikoko lurzoruen aprobetxamenduaren erregimen juridikoa arautzea, baita erabilera publikoari lotutako jabetza pribatuko lurzoruaren erregimena ere, ostalaritzako eta merkataritzako jarduerak garatzeari lotuta. Guzti horrek tabernen terrazei zein denden kaleko erakusleihoei eragiten die zuzenean.
Azken urte hauetan espazio publikoaren erabileraren inguruan jasotako kexak eta erabilera desegokiak kontutan hartuta, gaia berrartu du Udalak. Lanketa hori egiteko, inplikatutako sektoreekin zein herritarrekin bildu da Udala azken asteotan (ostalariak, merkatariak, bizilagunak, udal ordezkari eta teknikariak, ostalaritza- eta merkataritza- bezeroak, behar bereziak dituzten herritarrak...), gaiaren inguruko ahalik eta iritzi osatuena edukitzeko.
Ekarpen guztiak jasota, eta lanketa teknikoa egin ondotik, ordenantzaren azken bertsioa prestatu dute, eta aurreikusi bezala, abenduko plenoan eman diote behin behineko onarpena, aho batez. Horrekin batera, alegazioak jartzeko epea zabaldu da. alegaziorik ez badago, otsailaren 1ean jarriko da indarrean; eta alegaziorik balego, martxoaren 1ean. Horrela, baimenak egokitzeko epea 2023ko ekainaren 1ean amaituko da.
> JABARI PUBLIKOETAN ETA PRIBATUETAN, ERABILERA PUBLIKOA DUTEN KASUETAN LURZORUAREN OKUPAZIOA OSTALARITZARAKO ETA MERKATARITZARAKO ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
> Aldaketa nagusiak (PDF)
IV. Berdintasun Plana
Zumaiak ibilbide luzea du emakume eta gizonen berdintasunerako gaiak Udalean lantzen. 2011ean izan zuen bere lehen berdintasunerako plangintza, eta egun, IV. Plana jarriko du abian.
Zumaiako Udalak azken urteetan egindako lanari jarraipena eman eta salto kualitatibo bat eman nahi du, hurrengo urteetarako estrategia eta bide-orria ezarriz. Dokumentuan argi ikus daitekeen bezala, IV. Planak ekintza konkretuak zehazteaz gain, lanerako marko oso bati egiten dio erreferentzia, prozesu osoan zehar parte hartu dutenek adostasunez landutakoa.
> ZUMAIAKO IV. BERDINTASUN PLANA
LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko ekintza plana
Herrian identifikatu dituzten sei behar nagusiri erantzutea du xede LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko planak. Horretarako, 45 neurriko zerranda osatu dute Udalak eta Eihera Kooperatibak.
2023aren hasieran abiatuko den sentsibilizazio kanpaina izango dela aurrera eremango den lehen ekintza. Kanpainak ikusgarritasun beharrari erantzutea du helburu, eta diagnostikoa egiterakoan antzeman duten beharretako bat izan da.
> ZUMAIAKO LGTBI+ PERTSONEN BIZI BALDINTZAK HOBETZEKO EKINTZA PLANA
> Eskuorria (laburpena)
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- Eskubaloi pista berritzeko lanak martxan daude 2023/06/01
- [BIDEOA] Aurrera doaz Komentuko lanak 2023/05/17
- Beste 600.000 euro lortu ditu Zumaiako Udalak, besteak beste, Algorri Interpretazio Zentroa eraberritzeko 2023/05/10
- Asfaltatze kanpaina martxan, Zumaiako bide publikoen egoera hobetzeko 2023/05/10
Berdintasuna
- Film laburren saioa izango da Zumaian ostegun honetan, Zinegoak programaren barruan 2023/06/05
- Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Orion gertatutako erailketa sexista eta hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die 2023/05/17
- Zumaiako Udalak erabateko gaitzespena adierazi nahi du santelmoetan gertatutako eraso matxisten aurka, eta bat egiten du gaur arratsaldean egingo den elkarretaratzearekin 2023/04/25
- Gune Morea egongo da santelmoetan, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2023/04/13
Feminismoa
- Film laburren saioa izango da Zumaian ostegun honetan, Zinegoak programaren barruan 2023/06/05
- Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Orion gertatutako erailketa sexista eta hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die 2023/05/17
- 'Casa Susanna' film dokumentala eta film laburren saioa izango dira Zumaian, Zinegoak programaren barruan 2023/05/11
- Gune Morea egongo da santelmoetan, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2023/04/13