Txandakako trafikoa ezarriko da Ardantzabiden urriaren 18an eta 19an
Oinezkoak lehenesteko asfalto inprimatu erako zoladura jartzen ari dira Ardantzabiden, gune horretan oinezkoak lehenesteko.
Ardantzabideko urbanizazio proiektuaren baitan aurreikusten zen eskuhartzea egiten ari dira azken asteotan. Martxoaren 8a plaza ingurutik hasi eta Ardantzabide kalearen hasieran dagoen plazatxoaren arteko gunean oinezkoak lehenesteko, errepidea espaloiaren mailara igo, eta asfalto inprimatu erako zoladura jarriko da bertan.
Lanak modu egokian egiteko, urriaren 18an eta 19an ere txandakako trafikoa ezarriko da Ardantzabideko errepidean. Denbora tarte horretan ibilgailuak beharrezo eginkizunetarako soilik erabiltzea eskatzen die Udalak Ardantzabideko bizilagunei.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- San Juan egoitzako pasabidea luzatzeko lanei ekingo diote aste honetan 2025/10/14
- [BIDEOA] Komentuaren eraberritzea iruditan (2022-2025) 2025/10/02
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07



