Txomin Agirre kaiko bidegorria konponduko du Udalak aste honetan

2024/07/08

Ur-iragazketen ondorioz behera egin du bidegorriak, eta tarte arriskutsua sortu da bertan. Lanak behar bezala egiteko, larunbatera bitartean itxita egongo da moila aldeko bidea.

Zumaiako Udalak Txomin Agirre kaiko bidegorria hobetzeko lanak hasiko ditu bihar (uztailak 9). Hobekuntza horiek beharrezkoak dira erriotik datozen ur-iragazketen ondorioz bidegorria jaitsi egin delako eta oinezkoentzako erreiaren eta bidegorriaren artean tarte arriskutsua sortu delako. 

Horiek horrela, konponketa lan hauekin oinezkoentzako bidea eta bidegorria plataforma berean jarriko dira berriro, kota berean, estropozu-arriskua kentzeko eta herritar guztien segurtasuna bermatzeko. Udalak 20.340 euro erabiliko ditu lan hau hauek egiteko.

Obra egin bitartean, bidegorria eta oinezkoentzako bidea itxita egongo dira zubi txikitik arranpla pareko zebrabidera arte. Ondo bidean, larunbat honetan zabalik egongo da bidea.