Urriaren amaieran zabalduko da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea
BOE etxebizitzen zozeketa eta esleipenerako oinarriak jasotzen dituen Zumaiako Udala eta Construcciones Sukia Eraikuntzak S.L-ren arteko Hitzarmena Gipuzkoako Boletin Ofizialean argitaratu dira gaur. Bi aldeek hitzarmena sinatu eta gero zabalduko da izen-emate epea.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira gaur Zumaiako Udalaren eta Sukia SLren arteko hitzarmenaren oinarriak. Torreagako BOE etxebizitzen eraikuntzaren, etxebizitzen ezaugarrien eta zozketaren nondik norakoak biltzen ditu dokumentu honek.
Sinadura datorren astean zehar egingo dute bi aldeek, eta, horren ondoren, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean zabalduko da izen-ematea; aurreikuspenen arabera, urriaren azken astean. Epea zabaltzen denetik, interesa dutenek 15 egun balioduneko epea izango dute izena emateko.
Zehaztasun gehiago daudenean ohiko bideetatik jakinaraziko da.
Oinarriak: Torreaga 12 hirigintza eremuko 1.1/12.2 gauzatze unitateko 1.3 lursaila eta 1.8.3 azpi lursaila partzeletan eraikiko diren Babes Ofizialeko 46 etxebizitza eta garaje eta 17 trastelekuen zozketa eta esleipenerako oinarriak jasotzen dituen Zumaiako Udala eta Construcciones Sukia Eraikuntzak SL-ren arteko Hitzarmenari behin betiko onarpena.
Albiste erlazionatuak
Etxebizitza
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
- Urtarrilaren 12an zabalduko da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/09
- Atzeratu egingo da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2025/10/30
Etxebizitza Bulegoa
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
- Urtarrilaren 12an zabalduko da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/09
- Zumaiako Udalak eta Sukia Eraikuntzak SL-k Torreagan egingo diren BOE etxebizitzen zozketarako hitzarmena sinatu dute 2025/10/21
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



