Zabalik dago Aitzuri frontoiaren atzeko errepidea
Nortegas enpresa gasaren desbideraketa lanak egiten ari da Aitzuri frontoiaren inguruan, eta azken asteotan itxita egon da errepidea.
Eremu horretan eraikiko da Zumaiako DBHko eraikin berria, eta partzela eraikigarria izateko, gasaren desbideraketa lanak egin behar dira lehenago. Lan horiek egiteko Udalak eta Nortegasek akordioa egin dute: Nortegas izango da sarea egitearen arduraduna, eta Udalak obra zibila egingo du. Bi hilabeteko iraupena izango dute lanek.
Nortegasek urtarrilaren erdialdean hasi zuen obra, eta otsailaren erdialdetik Aitzuri frontoiaren atzeko errepidea itxita egon da. Dagoeneko amaitu dituzte eremu horretan egin beharreko lanak, eta aurrerantzean zabalik egongo da errepidea.

Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- San Juan egoitzako pasabidea luzatzeko lanei ekingo diote aste honetan 2025/10/14
- [BIDEOA] Komentuaren eraberritzea iruditan (2022-2025) 2025/10/02
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07



