Zabalik dago kultur arloko ikastaro eta tailerren lizitaziora proposamenak aurkezteko epea
Eskaintzak aurkezteko azken eguna uztailaren 19a izango da. Proposamenak nola aurkeztu azaltzen duen gida prestatu du Kultur Sailak.
Zumaiako Udaleko Kultur Sailak antolatzen dituen ikastaro eta tailerrak emateko zerbitzua prozedura ireki bidez kontratatuko da aurrerantzean. Aurtengoa prozedura hori erabiliko den lehenengo urtea izanik, Kultur Sailak gida bat prestatu du, ikastaro eta tailerren proposamenak nola aurkeztu azaltzen duena.
Honakoak dira antolatzen diren ikastaro eta tailerrak:
- Helduentzat pintura, oinarrizko zeramika, zeramika aurreratua, yoga, Qi Gong eta meditazioa, tai chi eta egur taila.
- Jubilatu eta pentsiodunentzat yoga.
- Haur eta gaztetxoentzat oinarrizko pintura eta haurrentzat plastika tailerrak.
Eskaintza hau urriaren hasieratik maiatza bukatu artekoa izango da. Ikasturtearen egutegia Udalaren Kultura Sailak erabakiko du urtero. Klaseak goizez eta arratsaldez eman ahal izango dira.
Eskaintzak aurkezteko azken eguna uztailak 19 (asteazkena) izango da, eta 14:30era arte aurkeztu ahal izango dira proposamenak.
> Zumaiako udaleko kultura sailak antolatzen dituen ikastaro eta tailerrak emateko zerbitzua kontratatzeko prozedura irekia
> GIDA: Nola aurkeztu proposamenak?
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Banatu dituzte Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 36. edizioko sariak 2023/12/01
- Ostegunean amaituko da kultura eta artearen alorreko sormen bekarako proposamenak aurkezteko epea 2023/10/30
- Kultura eta artearen alorreko sormen lanetarako dirulaguntzen deialdia zabalik, azaroak 2 arte 2023/10/05
- Haur zein helduei zuzendutako antzerki sortarekin iritsi da udazkena Aita Mari aretora 2023/10/02
Ikastaroak
- Zaintzaileei eta zainduen familiartekoei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/21
- Astelehenean zabalduko dute Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2023/09/15
- Oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea irailaren 18an zabalduko da 2023/09/14
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko eta matrikulatzeko epeak irekita 2023/09/11