Zabalik dago Olarro Egunean lana egiteko herri ekimenei zuzendutako deialdia
Datorren irailaren 21ean ospatuko da Olarro Eguna. Ohikoa denez, gastronomiak garrantzia handia izango du eta olagarroa eta itsasoko produktuak dastagai izango dira txosnetan nahiz herri bazkarian. Guzti honek lan handia eskatzen du eta, aurtengoan ere, Zumaiako elkarteei laguntza eskatu nahi die Udalak.
Parte hartu nahi duten taldeek abuztuaren 31a arte izango dute epea izena emateko. Turismo bulegoan, 943 14 33 96 telefono zenbakira deituta edo turismoa@zumaia.eus helbidera mezua bidalita eman daiteke. Taldeei bilera batera dei egingo zaie iraileko lehen astean eta azalpen zehatzagoak emango zaizkie. Bilera horretan lan bakoitzaren betebeharrak zehatz-mehatz zein diren azalduko dira, eta zozketaren ondoren talde bakoitzak zein tokitan lan egitea tokatu zaion jakingo du.
Etekin ekonomiko propiorik gabe modu iraunkorrean lan egiteko eratu diren kirol, kultur edo gizarte mailako elkarteek baino ezingo dute hartu parte. Elkarteok Udalak herriko taldeen artean diru-laguntzak emateko ordurako onartutako oinarri berak bete beharko dituzte. Hau da, Gizarte Segurantzarekin eta Ogasunarekin zorrik ez dutela ziurtatu beharko dute. Horrez gain, euskaraz jarduteko gai izan beharko dute, eta batik bat edariak banatzeko orduan, ez dira adin txikikoak izango.
Bi eginkizun nagusi bete beharko dituzte partehartzaileek. Lehenik eta behin, ostiralean, irailaren 20an, talde bakoitzetik 20 lagun gutxienez, olagarroa mozteko eta brotxetak egiteko konpromezua hartu beharko dute. Bestalde, egunean bertan, olagarro zopa prestatu beharko dute goizean banatzeko, arratsaldean txosnetan brotxetak banatuko dituzte. Taldeek azpiegitura muntatu beharko dute. Edarien kargu ere taldeek euren kabuz egin behar dute. Goizeko 9:00etan hasi eta gaueko 23:00ak aldera arteko lana izango da. Txosna guztiek ordutegi eta prezio berdinak izango dituzte.
Txosnaz aparte, bazkari herrikoia zerbitzatzeko lana ere eskainiko zaio talde bati. 550 lagunentzat izango da bazkaria, eta guztia behar bezala ateratzeko ezarri beharreko azpiegituren kargu egitea eskatuko zaio taldeari: bazkaria atera, txartelak kendu, karpara sarrerak zaintzea eta ondoren txukuntze eta jasotze lanak egitea. 35 lagun beharko dira aurreikusten da.
Montatze-desmontatze lanen koordinazioa Udaletxearen, herri bazkariko arduradunen eta txosnetako kudeatzailearen artean egingo da.
Albiste erlazionatuak
Parte hartzea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
Festak
- Suziri eta petardoekin kontuz eta arduraz ibiltzea eskatzen die Udalak herritarrei 2025/12/05
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2025/08/13
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
- Sanpedroetan kontutan hartu beharrekoak: Gozategiren kontzertuaren eragina trafikoan, su artifizialak... 2025/06/24
Olarro eguna
- Olarro Eguneko batel estropadako txandak ikusgai 2025/09/19
- Olarro Egunerako dena prest: programa ikusgai eta herri bazkariko txartelak salgai 2025/09/03
- Irailaren 1ean zabalduko da Olarro Eguneko batel estropadetan parte hartzeko izen-ematea 2025/08/17
- Abuztuaren 18an zabalduko da Olarro Eguneko azokan postua jartzeko eskaera egiteko epea 2025/08/14



