Zumaia inguruko trafikoan aldaketak izango dira larunbat honetan, Zarauzko Triatloia dela-eta
Ekainaren 11n (larunbata) 14:45-18:00ak bitartean trafiko aldaketa nabarmenak eragingo ditu Zumaia inguruan ere. Narrondoko bizilagunengan izango du eragin handiena, denbo tarte horretan ezingo baitute Narrondotik Zumaiarako bidea autoz egin.
Larunbat honetan, 14:45etik 18:00etara bitartean, Zumaia inguruko zenbait errepide itxita egongo dira. Honakoak dira zumaiarrei eta Zumaiako auzoko herritarrei gehien eragingo dieten aldaketak:
> Zumaia eta Zarautz arteko kostako errepidea (N-634) Zarauzko noranzkoan itxita.
- Zarautzera joateko A-8 errepidea erabili beharko dute zumaiarrek.
> Bombas Azkue enpresaren pareko biribilgunea eta Zarautz arteko errepidea (N-634) Zarauzko noranzkoan itxita.
- Narrondoko bizilagunek ezin izango dute errepide horretatik Zumaiara autoz joan. A-8 errepidetik egin beharko lukete bidea, Zarautzeraino joanda.
- Zestoa, Azpeitia, Deba, Iraeta... aldetik datozen ibilgailuek ere ezingo dute Zumaiara bertatik sartu. Horiek ere A-8 errepidetik egin beharko lukete bidea, Zarautzeraino joanda.
> Zarautz, Meagas, Aizarnazabal eta Oikia artean itxita egongo da GI-2633 errepidea.
- Oikiarrek, Oikiatik sartu eta irteteko, Pollos Oikina enpresaren pareko sarbidea erabili beharko dute.
Autobus zerbitzuan ere aldaketak
Bestetik, Lurraldebus autobus zerbitzuan ere eragina izango du kirol probak. Geltokietan jarriko dituzte aldaketen inguruko oharrak, eta hemen ere ikus daitezke:
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18



