Zinegoak jaialdiko film laburrak eta 'Valentina' filma ikusi ahal izango dira maiatzean Zumaian

2021/04/28

Zinegoak Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia da. Zumaian ere jaialdiaz gozatu ahal izango da maiatzean. Gonbidapenak ostegun honetatik aurrera egongo dira eskuragarri turismo bulegoan.

Zinegoak jaialdia 2004. urtean jaio zen, kultura, zinema eta arte eszenikoen bidez sentsibilizazioa bultatzeko asmoz. Zinegoakeko kultur-programazioa kalitatezko zinema eta arte eszenikoetan oinarrituta dago. Halaber, bere jarduera guztiek lotura dute honako ezaugarri guztiekin: arrazoi afektibo sexualengatik bazterkeria eragoztea, nazioartean gertatzen diren giza eskubide guztien urraketa eta eredu familiar berrian ikusgarritasuna bultzatzea.

Aurtengoan ere Zumaiara bisita egingo du jaialdiak, eta bi ekitaldi izango dira. Maiatzaren 6an sei film labur proiektatuko dira, eta maiatzaren 20an Valentina filma proiektatuko da. Bi saioak Aita Mari zineman izango dira, 19:00etan. Gonbidapenak bihartik aurrera eskuratu ahal izango dira Zumaiako turismo bulegoan.