Zumaia inguruko trafikoan aldaketak izango dira larunbatean, Zarauzko Triatloia dela-eta
Ekainaren 10ean (larunbata) 14:15-18:00ak bitartean trafiko aldaketa nabarmenak eragingo ditu Zumaia inguruan ere. Narrondoko bizilagunengan izango du eragin handiena, denbora tarte horretan ezingo baitute Narrondotik Zumaiarako bidea autoz egin.
Larunbat honetan, 14:15etik 18:00etara bitartean, Zumaia inguruko zenbait errepide itxita egongo dira. Honakoak dira zumaiarrei eta Zumaiako auzoko herritarrei gehien eragingo dieten aldaketak, eta erabili beharreko bide alternatiboak:
Zumaiara iristeko:
- Zarauztik: N-634 errepidetik joan ahalko da normaltasunez.
- Oikiatik: 14:15 eta 18:10 bitartean Oikiatik irteteko, Beduatik.
- Azpeitiatik, Zestoatik, Itziarretik: 14:15 eta 18:00ak bitartean AP-8 autopista (Itziar edo Elgoibar) Zarautzera eta N-634 Zumaiara
- Narrondoko bizilagunek ezin izango dute N-634 errepidetik Zumaiara autoz joan. A-8 errepidetik egin beharko lukete bidea, Zarautzeraino joanda.
Zumaiatik irteteko:
- Itziar, Aizarnazabal, Zestoa aldera: Narrondotik barrena eta autopista (Zumaian) edo Itziar-Endoia.
- Getariara eta Zumaiako Kirol Portura bidea itxita.
- Zarautz aldera: 14:30etik 18:30era N-634 errepidea itxita egongo da Zumaia eta Zarautz artean. Saihesbidea: AP-8 autopistaz
Bestelako oharrak:
- AP-8 autopistaren erabilera: AP-8 autopistaren bidesariko sarreran, aipatutako saihesbideetan AP-8 autopista erabili behar dutenei tiket bat emango zaiela zerbitzua doakoa izan dadin.
- Autobus zerbitzuan ere aldaketak: Lurraldebus autobus zerbitzuan ere eragina izango du kirol probak. Geltokietan jarriko dituzte aldaketen inguruko oharrak.
- Urgentziazko kasuak: Anbulantziek zein suhiltzaileek lasterketako ibilbidean sartu ahal izango dute, hala behar izanez gero.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- TAOren udako aldia ostiral honetan amaituko da 2023/09/14
- Lurraldebusen autobusak Txomin Agirre kaira sartzen hasiko dira berriro, astelehenetik aurrera 2023/09/07
- Lurraldebusen autobusak ez dira Txomin Agirre kaian sartuko astelehenetik aurrera, uda sasoi guztian 2023/06/24
- Alde Zaharreko trafikoan aldaketak izango dira ekainaren 27an (asteartea), Komentuko obrak direla-eta 2023/06/23
Kirolak
- Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du Udalak 2023/11/03
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntza deialdia 2023/10/16
- Zumaiako Udalaren esker mezua Flysch Trail lasterketa posible egin duten guztiei 2023/10/10
- Eskola-kiroleko denboraldi berria hastear da 2023/10/06