Zumaiako Herri Lasterketa dela eta, aldaketak trafikoan
Larunbat honetan izango da Herri Krosa, eta 15:30etik aurrera eragingo ditu aldaketak trafikoan, Amaia plaza inguruan batez ere. Gainera, Axular ibiltokia itxita egongo da 17:00-18:00 bitartean. Lasterketak irauten duen bitartean ibilgailuak beharrezko eginkizunetarako soilik erabiltzea eskatzen die Udalak herritarrei.
Otsailaren 19an, larunbatean, egingo da Zumaiako 37. Herri Krosa. 17:00etan izango da proba nagusia eta bi ibilbide izango ditu, bata 5,1 kilometrokoa eta bestea 10,2 kilometrokoa. Nordic walking modalitateko lasterketa ere izango da. Horiek baino lehen, 15:45ean haurren eta gaztetxoen lasterketak egingo dira.
Lasterketak, ohi moduan, aldaketak eragingo ditu trafikoan.
- 15:30etik aurrera Amaia plaza inguruko eta Julio Beobide ibiltokiko errepideetan txandakako trafikoa ezarriko da. Eragin handiena 17:00etatik aurrera izango da, lasterketa nagusia hasten denean.
- 17:00etatik 18:00etara bitartean Axular ibiltokia itxita egongo da
Lasterketak irauten duen bitartean ibilgailuak beharrezko eginkizunetarako soilik erabiltzea eskatzen die Udalak herritarrei.
Izen-ematea
Proba nagusirako izen ematea bihar (osteguna) itxiko da, kronoak.com webgunean. Arautegiak eta izen-emateak ere webgune horretan daude. Haurren kasuan, herriko ikastetxeetan zintzilik eraman beharreko txartela jaso eta bete beharko dute aurrez.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07



