Hasi dituzte DBHrako eraikin berria egiteko lanak
10 ikasgela eta 480 metro koadroko gimnasioa izango ditu eraikin berriak. Horrekin batera, aterpea eraikiko da egungo eskola barruko frontoi estaliaren ondoan.
Zumaia BHI handitzeko eraikin berria egiteko lanak martxan daude dagoeneko. Eraikin berria, Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen egungo eraikinaren eta Aitzuri frontoiaren artean dagoen orubean eraikiko da, Zumaiako Bigarren Hezkuntzako Institutuaren eraikinetik gertu.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 7'3 milioi euro erabiliko ditu horretarako, eta DBHrako 10 ikasgela eta 480 metro koadroko gimnasioa izango ditu. Lan hauekin batera, Zumaiako eskola-esparruan dauden kirol-kantxak estaltzeko aterpea ere egingo da. Orubea eraikina egiten hasteko prest dago dagoeneko, eta, ondobidean, 20 hilabeteko epean amaituko dituzte obrak.
Iñaki Ostolaza alkatearen esanetan, eraikin berria eta aterpea egitea "Zumaian 0-18 urte arteko hezkuntza eskaintzak kalitatezko azpiegiturak izatea ahalbidetzeko beste pauso bat da". Honen atzetik etorriko dira haurreskola eta jantokiko sukalde berria egiteko lanak, eta, alkatearen esanetan, "bi lan horiek amaituta Zumaian 0 urtetik 18 urtera arteko kalitatezko hezkuntza publikoa bermatzeko azpiegiturak egokituko dira espazio berean, Aita Mari-Sagarbide espazioan, alegia". Horregatik, eraikin berria egitea zein haurreskola eta sukalde berriak egitea estrategikotzat jo ditu Zumaiarentzat.
Bi guneko eraikina
Eraikin berriak bi bolumen bereiziko ditu. Horietako batek irakaskuntza-erabilerako espazioak hartuko ditu (ikasgelak, tailerrak, irakasleen gela...); bigarrenak, berriz –besteari atxikia baina bisualki bereizia-, gimnasioa hartuko du (480 metro kuadrokoa), aldagelak, komunak eta biltegia dituena. Gimnasioa lursailaren hegoaldeko muturrean kokatuko da, Sagarbidea kale aldera. Horrela, trafikoak aipaturiko kalean sortzen duen zarata xurgatuko du bolumen honek, eta irakaskuntza-eremua berdegunez, oinezkoentzako gunez eta jolastokiz inguratuta geratuko da.
Eraikitako 2.477 metro koadro izango ditu orotara, eta 250 ikasle hartzeko gaitasuna izango du, barnean izango diren 10 ikasgelei esker. Eraikin berriak izango dituen instalazio guztien artean, hauek dira nabarmentzekoak:
- 10 ikasgela arrunt
- 2 banaketa-gela
- 2 ikasgela Hezkuntza Premia Berezietarako
- Tailerra
- Erabilera anitzeko espazioa
- Plastika gela
- Gimnasioa (480 m²), biltegia eta aldagelak alboan dituela
- Aterpea, 150 m²-koa (eraikinaren sarrera nagusiaren aurrean)
- Azalera erabilgarria orotara: 162 m²
- Azalera eraikia orotara: 477,01 m²
Kirol-kantxak estaltzea
Lan hauen barruan sartzen da, halaber, aterpea eraikiko da gaur egun Zumaia BHIren jatorrizko eraikinaren atzean dauden kirol-kantxak estaltzeko, egungo frontoi estaliaren ondoan.
Albiste erlazionatuak
Hezkuntza
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- [BIDEOA] ZHEko Aita Mari eraikineko lehen solairua eraberritu du Udalak 2024/10/31
- Prest dago plazerari buruzko ihes-gela 2024/09/26
- 360.000 euroko dirulaguntza lortu du Udalak, Aita Mari eraikina eraberritzeko 2024/06/27
Herri hezitzailea
Hirigintza
- 19,7 milioiko aurrekontu proposamena 2025erako, 'gizarte zerbitzuak, berdintasuna, irisgarritasuna eta inbertsio estrategikoak oinarri' 2024/11/20
- Ardantzabideko igogailua ez da erabilgarri egongo ostegunean eta ostiralean 2024/11/19
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
- Estazio kalean (biribilgunea eta tren estazioaren arteko errepidean) obrak egingo dituzte gaur gauean, eta trafikoa motelduta egongo da 2024/11/05
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako Udalaren adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2024/11/25
- Hemen da euskararen astea 2024/11/23
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- 19,7 milioiko aurrekontu proposamena 2025erako, 'gizarte zerbitzuak, berdintasuna, irisgarritasuna eta inbertsio estrategikoak oinarri' 2024/11/20