Zumaiako Udalak 12 lanpostu betetzeko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu du
Enplegu Publikoaren Eskaintzaren baitan, 11 lanpostu aldi baterako enplegua egonkortzeko jardunbidearen baitakoak izango dira; kiroletako teknikariaren lan-postua, berriz, oposizio-lehiaketa bidez beteko da. Hiru urteko epearen barruan egingo ditu Udalak deialdi horiek guztiak, eta behin-behinekotasun tasa jaistea da helburua.
Tokiko Gobernu Batzordeak 2020ko uztailaren 28an 2020ko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu zuen. Bertan jasotako lanpostuen deialdiak hiru urteko epe luzaezinaren barruan egingo ditu Zumaiako Udalak. Erabaki honekin, udal langileen egonkortzerako pausuak eman nahi ditu Zumaiako Udalak, behin-behinekotasun tasa jaisteko.
Aldi baterako enplegua egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintzari dagokionez, honako plazei eragingo die: onartzea, honako plaza zerrenda honekin:
-
Ingurumen teknikaria
-
Pertsonaleko / Euskarako administraria
-
Haur teknikari laguntzailea
-
Ludotekako hezitzailea
-
Administrazio Orokorreko teknikaria
-
Informatika teknikari-laguntzailea
-
Kulturako teknikari laguntzailea
-
Partaidetza, Migrazio, Berdintasun eta Gazteria teknikaria.
-
Ikastetxeko atezaina
-
Gizarte Zerbitzuetako administraria
-
Kirol Patronatuko gerentea
Horiek guztietan, hautatze sistema enplegua egonkortzeko jardunbide bidezko lehiaketa-oposaketa izango da.
Horrez gain, Birjarpen Tasari dagokion Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu du Zumaiako Udalak, kiroletako teknikari lanposturako. Kasu honetan, hautatze sistema lehiaketa oposaketa izango da.
Iragarkia: 2020ko lan eskaintza publikoa
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
Lan eskaintza publikoa
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25
- Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa 2025/11/04
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ikusgai 2025/10/17
- Arkitekto teknikoa kontratatzeko prozesuaren barruan behin betiko puntuazioak ikusgai 2025/09/29



