2023ko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu du Zumaiako Udalak, behin-behinekotasuna murrizteko
Eskaintzak 14 lanpostu barnebiltzen ditu. Hiru urteko epearen barruan egingo ditu Udalak deialdi horiek guztiak, eta behin-behinekotasun tasa %8ra jaistea da helburua (egun %27koa da tasa hori).
Ostegunean egindako Tokiko Gobernu Batzarrean, 2023ko Enplegu Publikoaren Eskaintza (EPE) onartzeko proposamena aztertu zuen Zumaiako Udalak. Proposamena onartuta, eta honakoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Zumaiako Udalak hiru urteko epean egin beharko ditu proposamenean jasotako plazen deialdiak. Erabaki honekin, udal langileen egonkortzerako pausuak eman nahi ditu Zumaiako Udalak, helburu konkretu batekin: behin-behinekotasun tasa %8ra jaistea.
> Tokiko Gobernu Batzarraren akordioa 2023/12/28
14 plaza guztira
2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Legearen arabera eta erretiroagatiko birjarpen-tasa kontuan hartuta, 2023ko EPEan jasotako plazei esker, Zumaiako Udalak bi plaza espezifikoren lan-eskaintza proposa dezake. Honakoak dira plaza horiek:
|
PLAZA
|
LANPOSTUA
|
HE
|
TXANDA
|
|
Erdi-mailako teknikaria
|
Gizarte langilea
|
3
|
Librea
|
|
Erdi-mailako teknikaria
|
Arkitekto teknikoa
|
3
|
Librea
|
Edonola ere, eta Estatuko Aurrekontu orokorrek, abenduaren 28ko 20/2021 Legean jasotzen denarekin bat, birjarpen tasa gehigarria onartzea baiemntzen du, aldibaterakotasuna % 8ra jaisteko helburua kontutan hartuta, eta Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko programa batean horrela jasotzen bada.
Horiek horrela, eta egun Zumaiako Udaleko aldibaterakotasuna %27koa dela kontutan hartuta, 2023ko Lan Eskaintza Publikoaren barruan plaza gehiago sartzea erabaki du Udalak, behin-behinekotasuna %8ra jaisteko. Ondorioz, honako plazen deialdiak ere egingo ditu Udalak:
|
Izena
|
Sailkapen taldea
|
HE
|
Izendapen data
|
Txanda
|
|
Peoia
|
E-LT
|
1
|
23/03/2020
|
Librea
|
|
Peoia
|
E-LT
|
1
|
07/02/2022
|
Librea
|
|
Ofizial igeltseroa
|
C2
|
2
|
26/04/2021
|
Librea
|
|
Ofizial igeltseroa
|
C2
|
2
|
14/11/2022
|
Librea
|
|
Ofizial iturgina
|
C2
|
2
|
18/10/2021
|
Librea
|
|
Administraria (udaltzaingoa)
|
C1
|
3
|
08/02/2021
|
Librea
|
|
Administraria (HAZ)
|
C1
|
3
|
18/01/2022
|
Librea
|
|
Administraria (Gizarte zerbitzuak)
|
C1
|
3
|
01/02/2022
|
Librea
|
|
Administraria (Idazkaritza)
|
C1
|
3
|
19/05/2022
|
Librea
|
|
Administraria (diruzaintza eta zerga bilketa)
|
C1
|
3
|
01/10/2022
|
Librea
|
|
Kultur teknikari-laguntzailea
|
C1
|
3
|
01/01/2023 (***)
|
Librea
|
|
Administraria (liburutegia)
|
C1
|
3
|
01/01/2023
|
Librea
|
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25
- Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa 2025/11/04
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ikusgai 2025/10/17
- Arkitekto teknikoa kontratatzeko prozesuaren barruan behin betiko puntuazioak ikusgai 2025/09/29
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



