ZumaianBai plataformaren erabilera sustatzeko zozketak izango dira Gabonetan
Herriko merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen bilgune digitala ezagutzera ematea helburu, Zumaiako establezimenduetan erabiltzeko erosketa bonuak eta Geoparkera bisita gidatuak zozkatuko ditu Udalak.
Zumaiako Udalak, bertako merkataritzaren digitalizazioa bultzatzeko erronkaren baitan, zumaianbai.eus plataforma digitala sortu zuen pasa den urtean. Webgune honetan, Zumaiako merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen informazioa biltzen da, enpresak aurkeztu eta dituzten zerbitzuak nabarmenduz. Besteak beste, WhatsApp bidez edo online erosteko aukera ematen duten saltokiak aurkitu daitezke bertan. Gainera, sektore horiekin lotutako albisteak ere aurki daitezke webgunean.
Gerora, @ZumaianBai.eus profilak sortu ziren Instagram eta Facebook sare sozialetan, plataformari oihartzun gehiago emateko. Profil hauetan herriko saltokiekin loturiko informazioa aurki daiteke. Orain, sareetako profilak hauspotzeko helburuz, opariak zozkatuko ditu Udalak. Hala, abenduaren 1etik 24ra bitartean sare sozialetan hainbat pauso betetzen dituzten herritarrek, Zumaiako establezimenduetan erabiltzeko erosketa bonoak eta Geoparkera bisita gidatuak lortu ahal izango dituzte.
Ekimen honekin herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresak sustatu nahi ditu Udalak, baita berauek biltzen dituen plataforma digitalari bultzada eman ere.
Erosketa bonoa eta Geoparkera bisita gidatua lortzeko aukera
Bi zozketa egingo dira Gabonetan zehar, bi txanda desberdinetan. Txanda bakoitzean 75 euroko balioa duten bi erosketa bonu, eta bi lagunentzako Geoparkerako bisita-txartela (bi pertsonarentzat balio duen) egongo dira jokoan. Gabonetan zehar egingo dituzte zozketak: lehenengoa Olentzero eta Maridomingik egingo dute, eta bigarrena Errege Magoek. Hala, bi txandetan parte hartu ahal izango dute herritarrek:
- TXANDA: ABENDUAK 1-24
- TXANDA: ABENDUAK 26-URTARRILAK 5
NOLA PARTE HARTU ZOZKETAN?
Bi epealdi horietako batean ala bitan, Instagramen edo Facebook sare sozialetan hainbat pauso egin beharko dira zozketan parte hartzeko:
- @ZumaianBai.eus profila jarraitu
- Zozketako postari “atsegin dut” eman
- Erabiltzaile bat aipatuz iruzkin bat idatzi
- Posta story-etan elkarbanatzeak parte-hartze bikoitza suposatuko du
Zozketaren oinarriak https://www.zumaianbai.eus/ webgunean irakur daitezke.
Albiste erlazionatuak
ErrotaHerria
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2024/10/29
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriarekin batera herriko saltokiak loratzeko 2024/05/08
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2023/11/13
- Merkatariei zuzenduriko bigarren bilera bat deitu du Udalak, Merkataritza arloko Plangintza Estrategikoa osatzeko 2023/01/10
Tokiko garapena
- Eguteraren inguruko informazio saio irekia, astearte honetan Aita Mari zineman 2024/03/11
- Ostegun honetan zabalduko dute Hogarreko elkarlan gunea 2023/10/31
- Merkataritza arloko diagnostikoa aurkezteko saioa izango da ekainaren 28an 2023/06/22
- Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin betiko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira 2023/04/20
Zumaia bizitzeko da
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14