Merkatariei zuzenduriko bigarren bilera bat deitu du Udalak, Merkataritza arloko Plangintza Estrategikoa osatzeko
Jardunaldia datorren astelehenean, urtarrilaren 16an, eguerdiko 15:00tan Oxford aretoan izango da eta bertan sektorearentzako gakoak izan daitezkeen aspektuak mahai gainean jarri eta merkatarien ekarpenak jasoko dira.
Zumaiako Udala herriko Merkataritza arloko Plangintza Estrategikoa garatzeko lanetan murgilduta dago. Lehen fasean, Zumaiako merkataritza arloko eskaintzaren, eskariaren eta kokapen espazialaren diagnosia egiten ari da.
Azterketa hori egiteko, merkatariek galdetegi bat erantzun zuten lehenengo. Ondoren, abenduaren erdialdean, diagnosiaren garapenean identifikatutako puntu garrantzitsuenen kontrastea egiteko asmoz, Zumaiako merkatari eta zerbitzu enpresetako arduradunekin foku taldeko bilera bat egin zuen Udalak, Dendartean elkarteak dinamizatuta.
Orain, hainbat merkatariren eskaerari erantzunez, bigarren jardunaldi bat deitu du Udalak. Jardunaldia datorren astelehenean (urtarrilak 16), eguerdiko 15:00tan Oxford aretoan izango da. Saioa ahalik eta ondoen prestatzeko, parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako, honeko formularioa bete behar da: IZENA EMAN.
URTARRILAK 16, ASTELEHENA
15:00 | OXFORD ARETOAN
Zumaiako Udalak merkatari ororen partehartzearen garrantzia nabarmendu nahi du, eta, era berean, eskerrak eman nahi dizkie prozesuan ekarpena egiten ari diren guztiei.
Albiste erlazionatuak
Merkataritza
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zabalik dago euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/06/09
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
ErrotaHerria
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2024/10/29
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriarekin batera herriko saltokiak loratzeko 2024/05/08
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2023/11/13
Parte hartzea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



