Zuzenketa pediatra euskalduna eskatzeko mozioan
Udalak barkamena eskatu nahi die bereziki osasun zentroko arduradunei eta pediatrei, eskualdeko beste herri batzuetako egoera Zumaian ere hala gertatzen zela zabaldu delako.
Joan den osteguneko osoko bilkuran mozio bat onartu zuen Zumaiako Udalak, pediatra euskalduna bermatzea eskatzeko. Gaur egun Zumaiako osasun zentroan lanean ari diren bi pediatra titularrek, ordea, dagokien hizkuntza eskakizuna badute eta euskaraz eskaintzen dute zerbitzua.
Horregatik, Udalak barkamena eskatu nahi die bereziki osasun zentroko arduradunei eta pediatrei, Osakidetzaren eta UEMAren arteko informazio trukean gaizki-ulertu baten ondorioz, eskualdeko beste herri batzuetako egoera Zumaian ere hala gertatzen zela zabaldu delako.
Udalak Zumaiako osasun zentroarekiko harreman ona eta elkarlana azpimarratu nahi ditu, eta eskerrak eman nahi dizkie osasun zentroko arduradunei eta langileei urte hauetan guztietan euskalduntzen egindako lanagatik. Era berean, Osakidetzari eskatu nahi dio neurriak hartzen jarrai dezala herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko. Horrekin batera, ahal duten guztietan euskaraz egitera gonbidatu nahi ditu zumaiarrak.
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Osoko bilkurak
- Gaur arratsaldean egingo dute urtarrileko ohiko osoko bilkura 2026/01/29
- Gaur arratsaldean egingo dute abenduko ohiko osoko bilkura 2025/12/18
- Urriko ohiko osoko bilkura egingo dute gaur arratsaldean 2025/10/30
- Torreagako BOE etxebizitzak: Udalaren eta Sukiaren arteko hitzarmenari behin betiko onarpena eman dio udalbatzak 2025/10/03



