Migel Gutierrezek lortu du sormenerako beka, 'basoa.wav' proiektuarekin
Gutierrezek sei abestiz osatutako musika EP bat sortuko du herriko musikari eta sortzaileekin batera. Zumaiako Udalaren 8.000 euroko beka lortu du horretarako.
Guztira hiru proiektu aurkeztu dituzte Zumaiako Udalak egindako sormenerako dirulaguntzaren 2023ko deialdira. Kultura batzordeko hiru ordezkarik, eta beste herrietako hiru kultur teknikarik osatu dute epaimahaia, eta guztiek ere aurkeztutako lanen kalitate ona nabarmendu dute. Horiek guztietatik Migel Gutierrezen proiektua aukeratu dute ahobatez.
Gutierrezek sei abesti inguruko EPa sortuko du datozen hilabeteotan, herriko zenbait musikari eta sortzailerekin batera. Oraingoz honakoak dira proiektuan parte hartzera animatu diren zumaiarrak: Maria Zubimendi akordeoilaria, Joxe Mari Azkue bandako zuzendaria eta oboe musikaria, eta, Jon Maia musikari eta letrista.
'Basoa.wav' deitzen da bere proiektua, bi arrazoirengatik. Batetik Zumaia itsasotik begiratu beharrean basotik begiratuko duelako, Artaditik zehazki; hala, bere Artadiko etxeko estudioan sortu, grabatu eta produzituko ditu abestiak, herriko musikari eta sortzaileen ondoan. Bestalde, .wav audio digitalaren formatuaren laburdura erabili du proiektuaren izenburuan, sormen lan honen izaera musikala nabarmentzeko.
GProiektuaren sormen prozesua ere dokumentatuko du Migel Gutierrezek. Sare sozialetan kontu bat sortuko du, jarraitzaileei 'Basoa.wav' proiektuaren bilakaeran murgiltzeko aukera emanez.
Sormena babesteko
Sormen lanak babesteko helburuarekin sortu zuen Zumaiako Udalak beka berri hau, 2022an. Kultur sorkuntza bezala ulertzen dira artistaren imajinaziotik eratorritako edozein obra: literatura, antzerkia edo antzerki testuak, zinema eta ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak, eta bestelakoak. Proiektu zehatzak eta beharrezko sormen prozesua barnebiltzen ditu deialdiak. 2023ko deialdian sormenerako dirulaguntzen kopurua 8.000 eurora igo zuen Udalak, eta kopuru bera mantenduko du datorren urtean ere.
Halako ekimenekin, Zumaiako Udalak herritarren parte-hartze aktiboa eta sormena, kultur sormenak gizarte osoaren ongizateari ematen dion balioa kontutan hartuta.
Albiste erlazionatuak
Sormena
- Entzungai dago Migel Gutierrezek sortutako 'basoa.wav' EPa 2025/03/05
- Kultura eta artearen alorreko sormen beka eskatzeko epea zabalik 2025/02/28
- Alba Lozanok film labur bat sortuko du Zumaian, Geuretik Sortuak ekimenaren barruan 2025/02/17
- [BIDEOA] 20 sortzailetik gora aritu dira Migel Gutierrezen 'basoa.wav' proiektuan 2024/11/11
Kultura
- Zabalik dago kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea, apirilak 26 arte 2025/04/15
- Dena prest santelmoetarako! 2025/04/09
- Zabalik dago ekaineko artisau azokan parte hartzeko eskaera egiteko epea 2025/04/08
- Joseba Zulaikaren eta Jule Goikoetxearen bisitak izango dituzte 'Irakurri matte' irakurle taldean udaberri honetan 2025/03/17
Zumaia bizitzeko da
- Mendebaldeko Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaia jarraitzeko aukera Zumaiako GUKAn 2025/04/15
- Zabalik dago kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea, apirilak 26 arte 2025/04/15
- Lankidetza sustatzen duten jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik, maiatzaren 26ra arte 2025/04/15
- [BIDEOAK] Euskaraldiak bere koreografia propioa du Zumaian! 2025/04/15