Asfaltatze kanpaina martxan, Zumaiako bide publikoen egoera hobetzeko

2023/05/10

Juan Zigaran eta Baltasar Etxabe kaleen arteko eremua, Itzurungo aparkalekua, Amaia plazaren ondoko errepideetako bat, Ardantzako hiribidea, San Telmo kalea (18 eta 22 atarien arteko gunea), Osasun Zentroaren pareko errepidea, eta San Jose kalea (31 eta 33 atarien arteko gunea) barnebiltzen ditu kanpainak. Juan Belmonte kalea eta Estazioko gune bat ere asfaltatuko ditu Udalak, gune horietan egin beharreko obrak amaitzean.

AsfaltatzeKanpaina_Zumaia.pngZumaiako Udalak bide publikoak hobetzeko diru partida txertatu zuen 2023ko aurrekontuetan. Plangintza lanak amaituta, dagoeneko martxan dago asfaltatze kanpaina. Bide publikoen kalitatea hobetzea da helburua, eta premia gehien duten eremuak asfaltatuko dira, oinezkoen zein gidarien segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko.

Zehazki, honakoak dira asfaltatuko diren kale eta eremuak (ikusi mapan xehetasunak):

  1. Juan Zigaran eta Baltasar Etxabe kaleen arteko eremua

  2. Itzurungo aparkalekua

  3. Amaia plazaren ondoko errepideetako bat

  4. Ardantzako hiribidea

  5. San Telmo kalea (18 eta 22 atarien arteko gunea)

  6. Osasun Zentroaren pareko errepidea

  7. San Jose kalea (31 eta 33 atarien arteko gunea)

Aste honetan bertan hasi dira beharginak Juan de Zigaran kaleko lanetik: eremua fresatuta dago jada, eta hurrengo urratsa asfaltatzea izango da. Osasun zentroaren aurreko gunean obra zibila egiten ari dira dagoeneko.

Asfaltatze kanpaina honetatik kanpo, beste bi eremu ere asfaltatuko ditu Udalak. Batetik, Juan Belmonte kalea, ur hornidura berritzeko lanak amaitzean; eta bestetik Estazio auzoko gune bat berriarekin amaituta eta Estazioa, bertako berrurbanizazio lanak amaitzearekin batera.

Zumaiako Udalak jakinarazi nahi du obrek iraun bitartean zenbait eragozken sortu daitezkeela (trafikoan aldaketak, edota aparkalekuak tarte baterako kentzea, adibidez). Era berean, gidariei gogorarazten zaie kontuz ibiltzeko eta obretan ezarritako seinaleak eta abiadura-mugak errespetatzeko, guztien segurtasuna bermatzeko.

Asfaltos Urretxu SA enpresak lortu du esleipena, eta lan horietarako aurrekontua 163.625,44 eurokoa da, BEZa barne. Lanok lau astean amaitzea aurreikusten dute.