TAO sistemaren inguruko hausnarketa saioak egingo ditu Udalak astelehenean eta asteartean

2020/03/06

2020-2021 hausnarketa faseari ekingo dio Udalak datorren aste hasieran. Martxoaren 9an, astelehenean, euskarazko saioa izango da; hurrengo egunean, martxoaren 10ean, izango da gaztelerazko saioa.

Aparkamenduaren erregulazio sistemaren inguruan herritarrekin batera hausnartuko dute udal-ordezkariek datorren aste hasieran. Gogoetari berrekin eta 2020-2021 hausnarketa faseari hasiera emango diote herritarrekin egingo dituzten bi saioekin. Horretarako, ordenantza berriaren zirriborroa aurkeztuko diete herritarrei.

Bi eztabaida saio antolatu dituzte, lehena euskaraz eta bigarrena gazteleraz. Martxoaren 9an, astelehenean, izango da euskarazko saioa, 18:30ean Alondegiko Oxford aretoan. Martxoaren 10ean, asteartean, gaztelerazko saioa egingo dute, ordu eta leku berean.