Zumaiako zaintzen arkitekturak izango dituzte hizpide datorren astean
Ana Fernandez Cubero arkitektoa zaintzaz arituko da martxoaren 17an eta 18an, Emakumeon* Etxean. Oinarriak jarrita, Zumaian jarriko dute arreta bi saioetan. Apirilaren 6an, berriz, zaintza sistema publiko-komunitariora begira udalerrien erronken inguruan ariko da Miren Aranguren Emagin taldeko formatzailea.
Aurtengo martxoaren 8aren bueltan, Zumaiako Udaleko Berdintasun Sailak zaintzaren gaia mahaigaineratu nahi izan du. Pandemia egoeran zehar inoiz baino ageriago ikusi da bizitzak sustengantzeko zaintzen garrantzia, eta martxoaren 8an mugimendu eta elkarte feministek zaintza sistema publiko-komunitario baten beharrean egin zuten azpimarra. Gainera, Zumaiako Udalaren III. Berdintasun Planean landu beharreko lerro bat da zaintzarena. Gaiaren garrantziaz jabetuta, eta agendan txertatuta dagoen gaia izanik, Zumaiako Udalak bere ekarpena egin nahi dio bide horri. Horregatik, hiru saio antolatu ditu zaintzaren inguruan Zumaian egin beharrekoen inguruan hausnarketa sustatzeko.
Martxoaren 17an eta 18an Ana Fernandez Cubero arkitektoa izango da Zumaian. Lehenengo saioan zaintzaren arkitekturei buruzko hitzaldia eskainiko du: oinarrizko kontzeptuak azaldu, eta horiek Zumaian lurreratzeko solasaldi gidatua izango da. Bigarren saioan herriko gabezia eta indarguneak aztertuz, Zumaian zaintzaren egoeran dagoen egoeraren inguruko diagnostikoa egingo du. Bi saioak gazteleraz izango dira.
Ildo beretik, apirilaren 6an “Elkar zaintzeko sistema publiko-komunitario baterantz. Udalerrien erronkak” hitzaldia emango du Miren Aranguren Emagin taldeko formatzaileak, euskaraz.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
Emakumeon* Etxea
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
- Hemen da Martxoaren 8a, berriro ere ekitaldiz eta aldarrikapenez beteta 2024/03/07
- Hamaika indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2023an 2023/11/24
Feminismoa
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
- Gizontasunaren inguruko hausnarketa tailerrak izango dira urritik abendura bitartean 2024/08/29
- Udal adierazpena, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean 2024/06/28
- LGTBIfobiaren aurkako eta sexu askatasunaren aldeko mezua agertu du Hezkidetza Foroak 2024/05/17
Berdintasuna
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute bihar arratsaldean Emakumeon* Etxean 2024/10/29
- Zumaiako Udalak Iruñeko erailketa matxista salatzera deitzen ditu herritarrak 2024/10/10
- Prest dago plazerari buruzko ihes-gela 2024/09/26