Ekitaldiz eta aldarrikapenez beteta dator Martxoaren 8a
Larunbatean inauguratuko dute 'Itzalpeko emakumeak' erakusketa, eta, igandean, Zumaiako 100 emakumek Lilatoian hartuko dute parte. Hilabete osoan zehar, ekintza kulturalak eta formazio saioak izango dira. Martxoaren 8an manifestazioa izango da, 'Denon bizitzak erdigunean' lelopean. Bandear moreak eskuragai daude udaletxean eta Emakumeon* Etxean.
Martxoaren 8a Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna izanik, hilabete osorako egitaraua prestatu dute Zumaiako Udalak eta herriko elkarte feministek. Martxoaren 8a plazan eman dituzte egitarauaren inguruko xehetasun guztiak. Martxoaren 8ko aldarrikapenekin bat egiteko balkoietan bandera morea jartzera gonbidatu dituzte herritarrak. Udaletxean zein Emakumeon* Etxean daude eskuragarri.
Martxoaren 8an bertan, Euskal Herriko Mugimendu Feministak abiatutako zaintza lan-lerroarekin bat egingo du Zumaiako Mugimendu Feministak, eta manifestazioa egingo du 'Denon bizitzak erdigunean' lelopean. 19:00etan hasiko da Beheko plazan, eta, irradaka dantzatuz amaituko dute ekitaldia, Martxoaren 8a plazan. Herriko eskoletan ere aldarrikapen ekitaldi eta jarduera ugari egingo dituzte goizean zehar.
Martxoaren 8ra begirako egitaraua larunbat honetan abiatuko da, ordea. Orduan inauguratuko dute Itzalpeko emakumeak erakusketa. XX. mendean errepresioa eta jazarpena jasan zituzten emakumeak dira erakusketako protagonista, eta martxoaren 4tik 26ra bitartean ikusi ahal izango da Oxford aretoan.
Hurrengo egunean, martxoaren 5ean, Lilatoia egingo da Donostian. Aurten ere talde handia joango da bertara, 100 emakume ingurukoa. Lasterketa amaitzean elkarrekin itzuliko dira Zumaiara, eta Emakumeon* Etxean bazkalduko dute. Gaur arratsaldean banatuko dituzte dortsalak.
Horiez gain, bestelako ekitaldi ugari izango dira hilabete osoan zehar: antzezlanak, bakarrizketak, eta formakuntza saioak.
Kultur ekintza mordoa
Antolatzaileek martxoko kultur eskaintza ere feminismoz busti dute. Ostiral honetan bertan (martxoak 3) La Dramática Errante konpainiaren Yerma antzezlana izango da Aita Mari zineman. Federico García Lorcaren antzezlan bat oinarri hartuta, baina "haren hitzik erabili gabe", gaur egun seme alabarik izateko ezintasunari aurre egin behar dioten emakume guztien hitzak biltzen dituen obra da.
Martxoaren 17an (ostirala) AMAraun ikuskizuna izango da Aita Mari zineman. Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartuko dituzte.
Horiez gain, antzerkia eta bakarrizketa nahasten dituzten hiru obra izango dira Emakumeon* Etxean martxoan zehar. Lehenengoa martxoaren 7an (asteartea) izango da: Virginia Imaz pailazoak Sex o no sex antzezlana eskainiko du. Ikuskizun honetan, hilekoa, kutsadura, norbere gorputzarekin daukagun harreman konplexua, lehenengo musua, koitoa, kondoiaren negoziaketa, ginekoloarengana bisita, haurdunaldia, menopausia... bezalako gaiak aurkezten dizkigu Virginia Imazek umorea eta samurtasuna oinarri dituen klown jokoaren bitartez. Antzezlana gazteleraz izango da.
Martxoaren 9an (osteguna) Beatriz Egizabalen txanda izango da. Magma mia! bakarrizketa feminista ekarriko du Zumaiara, militantziatik asko, baina umoretik are gehiago duena. Bakarrizketa euskaraz izango da.
Martxoaren 30ean (osteguna) izango da azken bakarrizketa. Raquel Lopez eta Ane Lindanek Despotorre bakarrizketa saioa eskainiko dute. Ia ordu eta erdian komediari ikuspegi feminista gehituko diote autozentsurarik gabe, aurrean aurkitzen duten guztiari barre eta kritika eginez. Emanaldia elebiduna izango da, gehiena gaztelaniaz.
Formaziorako tartea ere bai
Martxoaren 8a edukiz janzteko, Zumaiako Emakumeon* Etxeak eta Berdintasun Sailak bi formazio saio antolatu dituzte. Lehena martxoaren 15ean (asteazkena) izango da: Sortzen aholkularitza zerbitzua 'Soilik bai da bai' legearen inguruko saioa eskainiko du, orain gutxi onartutako araudiaren inguruko argipenak emateko. Bigarren saioa martxoaren 22an (asteazkena) izango da: Eskola Feministaren barruan, Feminismo y racismo formazio saioa emango du Luciana Alfarok.
Albiste erlazionatuak
Berdintasuna
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute bihar arratsaldean Emakumeon* Etxean 2024/10/29
- Zumaiako Udalak Iruñeko erailketa matxista salatzera deitzen ditu herritarrak 2024/10/10
- Prest dago plazerari buruzko ihes-gela 2024/09/26
- Zumaiako Udalak azken erailketa matxista salatzera deitzen ditu herritarrak 2024/09/12
Feminismoa
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
- Gizontasunaren inguruko hausnarketa tailerrak izango dira urritik abendura bitartean 2024/08/29
- Udal adierazpena, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean 2024/06/28
- LGTBIfobiaren aurkako eta sexu askatasunaren aldeko mezua agertu du Hezkidetza Foroak 2024/05/17
Emakumeon* Etxea
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
- Hemen da Martxoaren 8a, berriro ere ekitaldiz eta aldarrikapenez beteta 2024/03/07
- Hamaika indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2023an 2023/11/24
- [BIDEOA] Zaintzak neurtu, neurriak hartzeko 2023/11/24
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13