Santelmoetako egitaraua aurkeztu dute herriko elkarteek eta Udalak
Apirilaren 22tik maiatzaren 1era bitartean ospatuko dira 2022ko santelmoak.
2022ko San Telmo jaietako egitaraua aurkeztu dute herriko eragileetako eta Zumaiako Udaleko ordezkariek. Beste urte batez, bi asteburuz, musikaz, dantzaz eta giro onez beteko da herria. Pandemia egoera hasi zenetik lehenengo santelmoak izango dira aurtengoak, eta gogotsu eta ilusioz daude guztiak ere.
Ohi bezala, larunbatean izango da txupinazioa, baina festetako egitaraua ostiraletik hasiko da. Bertso saioak, kontzertuak, batukada eta txarangak, haurrentzako ekitaldiak, dantzaldiak, danborradak, kirol probak, herri bazkariak... asko izango dira festetan izango diren ekitaldiak.
Ekitaldi horiek guztien antolaketan "ezinbestekoak" izan dira herriko elkarteak, eta Zumaiako Udalak eskerrak eman dizkie festen prestaketan parte hartzen duten herritar eta elkarte guztiei.
Agerraldian izan da Javier Murciano itsasgizona izandakoa ere. Bera izango da 2022ko santelmoetako bandera igotzeaz arduratuko dena, eta Arbustain elkarteak omenaldia danbor soinu artean.
Festez gozatu, arduraz jokatu
Festak guztiontzako espazio atsegin eta seguruak izan daitezen, eraso eta jarrera matxisten aurkako jarrera hartzera deitu nahi ditu Udalak herritarrak. Ildo horretan, festetako bi larunbatetan eraso matxisten aurkako gunea izango da Saregile plazan, 19:00etatik 21:00etara eta 00:00etatik 02:00etara.
Horrez gain, kontsumo arduratsurako deia egin die herritar guztiei. Herriko nerabeekin lanketa egiteko, bi larunbatetan Ai Laket! elkarteko hezitzaileak egongo dira Zumaiako kaleetan, 20:30etik 00:30era.
Bi urte santelmorik gabe pasa eta gero, azkenean, herriko kaleak kolore urdinez beteko dituzte zumaiarrek. Udal ordezkarien esanetan, "ondo merezitakoak" izango dira aurtengo santelmoak, eta zumaiar guztiei, arduraz jokatuz eta elkartasunez, festez gozatzeko deia egin diete.
SANTELMOAK 2022 | EGITARAUA
OSTIRALA 2218:00 Odietan, GKS eta IAk antolatuta, pala egokitua binaka eta afizionatuen partida: Alduntzin-Azanza 22:00 Zumaienan bertso jaialdia: Uxue Alberdi, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Unai Iturriaga, eta Maialen Lujanbio. Gai-jartzailea: Jon Maia 22:30 Txosna eremuan DJ emanaldia LARUNBATA 2311:00 Udal Txistulari Bandaren kalejira 12:00 San Telmo ermita inguruan, txupinazoa jaiei hasiera emateko. Jarraian jaitsiera Musika Eskolako trikitilariek lagunduta Ondoren Itxas Gain elkarteak antolatuta, hamaiketakoa. Tartea alaitzeko, trikitilariak eta Bertso Eskolako ikasleak 12:30 Zumai txaranga kalejiran eta trikitilariak herrian zehar 13:00 Ondartxon Musika Eskolako haurren eskutik, euskal dantzen ikuskizuna. Euria eginez gero, Zumaiena aretoan. 13:45 Kofradiako plazan Zumaiako Arku Dantza 14:30 Torreberrin gazte bazkaria. 17:30 Kofradian hasita, Joxe Mendizabalekin kantu-kalejira 18:30 Gazte Asanbladak antolatuta, Matraka elektrotxaranga kalejiran 22:00 Torreberrin, GKS eta IAk, antolatuta, Bassagain Sound System. Ondoren, DJ sesioa: Goiko eta Murxi 22:30 Txosna eremuan kontzertuak: Zero, Larru beltzak eta Keike 22:30 Kofradian dantzaldia: Joselu Anaiak 23:30 txosnagunetik abiatuta. Kalea eta gauak gureak dira manifestazioa, Zumaiako Mugimendu Feministak antolatuta. IGANDEA 2411:30 Arbustain motor elkarteak antolatuta, hamaiketakoa herriko arrantzale zaharrentzat 12:00 Haurren Danborrada Sagarbide ikastetxetik irtenda 12:30 Jainekin txarangarekin kalejira 13:30 plazan hasita, Dinbibanda, batukada 17:00 Udaletxetik irtenda, Buruhandi eta Erraldoiak 17:00 Txosnagunean dantza tailerra 18:30 Torreberrin Ekain pailazoa Alejop! 18:30 Eusebio Gurrutxaga plazan hasita, Jainekin txaranga 22:30 Danborrada Berezia 22:30 Kofradian dantzaldia: Basajaun 22:30 Txosna eremuan Dj Bull Gauerdian Kofradian Bandera igotzea Javier Murciano arrantzale ohiaren eskutik. Txapel oroigarria oparituko dio Arbustain Motor elkarteak. Danborrada amaitutakoan berbena Basajaun taldearekin Kofradiako plazan ASTELEHENA 25 SAN TELMO EGUNA10:15 Ohiturazko prozesioa San Telmo ermitara 10:30 Meza Nagusia, Beheko Plaza Abesbatzak abestua, itsasoaren aurrean otoitza eta parrokiara itzulera. San Telmoren erlikia gurtzea. Ondoren, gonbidatuei hamaiketakoa eskainiko zaie 11:30-13:30 Odietan puzgarriak 12:30 Incansables txaranga 16:30-19:30 Odietan puzgarriak 17:30 Aitzuri pilotalekuan esku pilota partida profesionalak 18:00 Kofradian Plaza Dantzak eta gehiago 18:30 Plazatik abiatuta, Incansables txaranga 19:00 Kofradian dantzaldia: Orots 22:30 Orots taldearen bigarren emanaldia OSTIRALA 29Eusebio Gurrutxaga plazan Rana eta Pote txapelketa irekia, Beheko Plaza elkarteak antolatuta: 17:00 12-16 urte/ ondoren +16 19:30 Poteo feminista, Zumaiako Mugimendu Feministak antolatuta 22:30 Txosna eremuan Bertsio Gaua herriko musika taldeekin LARUNBATA 3010:00 Eusebio Gurrutxaga plazan, XXII. olagarro-zopa lehiaketa Ekitaldia alaitzeko Elustondo anai-arrebak trikitilarien saioa 11:30 Plazan haur jolasak Kulkiren Artzainen herri kirolak 12:00 Herriko kaleetan Beheko Plaza eta Errenteriko Telleri abesbatzen saioa 13:00 Eusebio Gurrutxapa plazan hasita, GKS eta IAk antolatuta, bertso poteoa: Aitor Bizkarra eta Jon Gurrutxaga 14:30 Txosna eremuan, bazkaria Ordu berean GKS eta IAk antolatuta Torreberrin, Ikasle eta gazte bazkaria. Bazkalostean, kontzertu akustikoa 16:00 Eskola adinekoen piraguismo estropada 18:00 Urrezko aizkora, herri kirolak 18:30 Beti Jai Fanfarrea txarangaren saioa 22:00-01:00 Kofradian A&B Shows diskoteka Ordu berean, Torreberrin, GKS eta IAk antolatuta, kontzertuak: RPG-7, Rodeo eta Kolission 22:30 Txosna eremuan kontzertuak: Ginger, Ama Say eta Lukiek IGANDEA 18:00 Goiz soinua Zumai txarangarekin 11:30 kofradia, trikiti kalejira 12:00 Itzurun hondartzan zaldi lasterketa 12:00 Iraunkorrak txarangaren kalejira 17:45 Trainerillen estropadak, XXXVII. San Telmo saria 17:30 Eusebio Gurrutxaga plazan hasita Txorotxaranga 18:00 Iraunkorrak txaranga 19:00 Kofradian erromeria: Bada Giro 22:30 Bada Giro taldearen bigarren saioa Gauerdian Bandera jaistea eta santelmoei agurra |
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
Parte hartzea
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Obra zibila amaituta, Komentua kultur topagune bihurtzeko lanketari berrekin diote Udalak eta elkarteek 2024/10/16
- 'Zumaian euskararekin zer?' prozesuaren barruan partaidetza saioei ekingo diete urrian 2024/10/03