Zabalik dago euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea
Era askotako euskarriak barnebiltzen ditu deialdiak: kanpoko errotuluak, toldoak, erakusleihoetako itsasgarriak… Eskaera azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko da.
Urte asko dira Udalak laguntzak ematen dituela establezimenduetan euskarazko errotuluak jartzeko. Era askotako euskarriak izan daitezke, gainera: kanpoko errotuluak, toldoak, erakusleihoetako itsasgarriak… Errotulazio elementuaren kostuaren % 50 lagunduko da diruz, 300 euroko muga gainditu gabe.
Ezinbestekoa izango da honako baldintza hauek betetzea:
-
Establezimenduak helbide fiskala Zumaian izatea.
-
Eskatzaileak zerga betebeharrak eguneratuak.
-
Udalaren baimena (toldo eta antzekoak jartzeko)
-
Errotulua euskaraz eta zuzen idatzia.
Ez dira diruz lagunduko errotulu elebidunak, nahitaezkoa izango da euskaraz bakarrik egotea. Era berean, ez da laguntzarik emango izen berezia bakarrik agertzen denean; establezimenduaren jarduera euskaraz adieraztea hartuko da irizpidetzat.
Aurkeztu beharreko agiriak (azaroaren 30a baino lehen):
-
Eskabidea beteta
-
Euskaraz jarritako errotuluaren edo toldoaren faktura (2023koa) eta ordaindu izanaren agiria
-
Jarritako errotuluaren argazkia
-
Hirugarrenen alta emateko agiria, banketxean sinatuta eta zigiluz jota, aurrez aurkeztu ez bada.
Interesdunek Euskara Zerbitzuan eta Udalaren webguneko dirulaguntzen atalean izango dituzte eskura deialdiari buruzko xehetasun guztiak. Eskaera telematikoki egiteko aukera ere badago, zumaia.eus guneko Herritarren Atarian.
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Abian da Julene Azpeitia literatur lehiaketa 2024/07/08
- Montserrat Roig idazle katalanaren 'Gerezi-denbora' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2024/07/03
- Uda honetan ere San Telmo ermita egunero bisitatzeko aukera izango da, baita ingurumena babestu eta euskara sustatzeko ekimenak ere 2024/07/01
- Prest daude euskara ikasteko dirulaguntzen deialdiak 2024/06/12
Dirulaguntzak
Merkataritza
- Dendari, tabernari eta elkarte gastronomikoetako kideekin bilduko da Egutera energia kooperatiba ostegun honetan 2024/06/11
- Erribera kaleko zamalanen ordutegia doitu egin da ikasleen segurtasunari lehentasuna emateko 2024/05/10
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriarekin batera herriko saltokiak loratzeko 2024/05/08
- Ostegunetako kinkilleroen azoka Eusebio Gurrutxaga plazan egingo dute aurrerantzean 2024/01/09