Asteazken honetan izango da Partaidetzazko Aurrekontuen prozesuko bigarren leheneste saioa
Fase honetan, jasotako proposamenen artean aukeraketa egin behar dute herritarrek: 156tik 60 pasako dira hurrengo fasera. Bigarren saioa asteazken honetan (ekainak 1) izango da, 18:00etan udaletxeko pleno aretoan.
Zumaiarrek martxoan zehar Partaidetzazko Aurrekontuak osatzeko proposamenak egin zituzten, 281 guztira. Errepikatuta zeudenak, eta arrazoi desberdinengatik baztertu direnak (udal eskumenekoak ez direlako, aurreikusitako aurrekontua gainditzen dutelako...) kenduta, 156 dira herritarren bigarren fase honetan aztertu beharko dituztenak. Dokumentu honetan kontsultatu daitezke horiek guztiak.
156 proposamen horietatik leheneste ariketa egin beharko dute herritarrek. 60 proposameneko zerrenda osatzea da helburua, eta, horretarako, hiru saio antolatu dituzte. Lehenengo saioa pasa den astean egin zuten, eta dagoeneko lehenetsi dituzte hainbat proiektu. Hurrengo bi saioetan ere ariketa bera egin beharko dute zumaiarrek: saio bakoitzean 20 proposamen lehenetsi, eta beste 30 inguru baztertu.
Asteazken honetako saioan honako gaiak landuko dituzte:
- Azpiegiturak: aisialdi guneak, komun publikoak, Oikia
- Etxebizitza: alokairua
- Ingurugiroa
- Irisgarritasuna: oinezko bideak, segurtasuna
- Mugikortasuna: bizikletak, irisgarritasuna, trafikoa, trafikoa-ibilgailuak
- Zerbitzuak: mantenua, saneamendua
Zumaiako Udalak nabarmendu nahi du, fase hau bozketa fasea bezain garrantzitsua dela. Izan ere, orain baztertuko dira proposamenetako asko. Bestela esanda, saio hauetan aukeratutako proiektuak izango dira bozketa fasera pasako direnak.
Albiste erlazionatuak
Aurrekontuak
- 2024rako aurrekontuak aztertuko dituzte asteazkeneko ezohiko osoko bilkuran 2023/11/28
- 24,8 milioi euroko aurrekontu proposamena, 'herritarren eguneroko beharrei erantzuten jarraitzeko eta etorkizuneko erronkei eusteko' 2023/11/20
- Partaidetzazko Aurrekontuetarako proposamenak egiteko azken egunak 2022/03/29
Partaidetzazko aurrekontuak
- 500.000 eurorekin zer egin erabaki dute zumaiarrek 2022/10/27
- Gaur da botoa emateko azken eguna 2022/10/14
- Partaidetzazko aurrekontuen inguruko saio irekia egingo da urriaren 4an 2022/09/29
- Partaidetzazko aurrekontuen prozesua iritsi da bozketa fasera: 20 proiekturen artean hiru aukeratu ditzake zumaiar bakoitzak 2022/09/26
Parte hartzea
- Padel txapelketa mistoa jokatuko da Zumaian maiatzean eta ekainean zehar 2024/04/17
- 'Egin arraunean gurekin!' crowfunding kanpaina martxan, traineru berria erosteko 2024/04/12
- Santelmoetako egitaraua aurkeztu dute herriko elkarteek eta Udalak 2024/03/21
- [BIDEOA] Egin zaitez Egutera energia kooperatibako bazkide! 2024/03/16
Zumaia bizitzeko da
- Kaleko pintura lehiaketak Zumaiako txokoak hartuko ditu maiatzaren 12an 2024/04/23
- Naizen elkarteak haur eta gazte transexualen errealitatea mahaigaineratuko du Zumaian maiatzaren 2an 2024/04/23
- Bi markagailu berri kiroldegiko pistan 2024/04/19
- Sanpedroetako artisau azokan parte hartzeko deia zumaiarrei 2024/04/18