Haurrentzako ekitaldiak izango dira uztaileko ostegunetan
Ohiko udalekuak egiteko baldintzen faltan, uztaileko ostegunetan herriko txikienentzako ekitaldiak izango dira. Osasun neurriak bete beharko dira ekitaldietan, eta aurrez izen eman edo gonbidapena eskuratu beharko dute parte hartu nahi dutenek.
Uztaileko ostegunetan herriko txikienentzat ekitaldiak izango dira Zumaian. Hondar eskulturen tailerra, haurrentzat ikuskizunak, ipuin kontaketak...
Bizi dugun osasun egoera dela eta, Zumaiako Udalak udaleku irekirik eta udaleku musikalik ez egitea erabaki zuen. Ohiko udalekuak egiteko baldintzen faltan, ezohiko topalekuak eta txikien agenda prestatu ditu Zumaiako Udalak, haur eta nerabeen beharrak ahal den neurrian asetzeko. Gaur bertan herriko 30 haur topalekuetan biltzen hasi dira, lau taldetan; datorren astean beste 40 haurren txanda izango da.
Horrez gain, uztaileko ostegunetarako haurrei zuzendutako ekitaldiak antolatu ditu Udalak. Ekitaldi horiek guztietan osasun neurriak zaindu beharko dira: beharrezkoa izango da maskara jantzita edukitzea eta ikusleen artean distantzia gordetzea. Gainera, ikusle kopurua mugatua izango da; ekitaldi batzuetan aurrez izana eman beharko da, eta besteetan gonbidapenak banatuko dituzte Turismo Bulegoan.
Uztailaren 2an estreinatu zuten txikien agenda, Patata Tropikala antzerkiarekin. Ostegun honetan, hilaren 9an, hondar eskultura tailerrak izango dira; bi saio egingo dituzte eta aurrez izena eman beharko dute parte hartu nahi dutenek, alondegia@zumaia.eus helbidera idatzita. Uztailaren 16an Kontu Kontariren eskutik ipuin kontaketa izango da Oxford aretoan, eta ekitaldi honetan parte hartzeko ere beharrezkoa izango da izena ematea. Uztailaren 26an Zirkozaurre ikuskizuna izango da Aitzuri pilotalekuan; ekitaldi honen kasuan Turismo Bulegoan gonbidapenak hartu beharko dituzte ikusleek, ikuskizunaren bezperan. Uztaileko txikien agenda Klarinete Maratoiko laukote irabazlearen emanaldiarekin itxiko dute, hilaren 30ean.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
Haurrak
- Udalekuetan parte hartuko duten haurren gurasoekin bilerak egingo dituzte ekainaren 20an 2024/06/11
- Zabalik dago Musi-K udalekuetan izena emateko epea 2024/06/07
- Datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea zabalik, uztailaren 12ra arte 2024/06/03
- Bizikleta eguna izango dugu Zumaian larunbat honetan 2024/05/29
Kultura
- Abian da Julene Azpeitia literatur lehiaketa 2024/07/08
- Montserrat Roig idazle katalanaren 'Gerezi-denbora' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2024/07/03
- Aita Mari antzokia itxita egongo da ekainaren 21etik uztailaren 9ra 2024/06/20
- Sanpedroak ate joka, aurtengoan, berrikuntzekin 2024/06/19
Covid19
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06
- Aurtengo udan ere betetze maila neurtuko da Zumaiako hondartzetan 2021/06/11