Udalekuak bertan behera uztea erabaki du Zumaiako Udalak
Zumaiako Udalak bertan behera utzi ditu aurtengo uztailean egitekoak ziren HH2koen udazaintza zerbitzua eta Udaleku irekiak. Bizi dugun egoeran osasuna eta segurtasuna ezin direla bermatu ikusita, eta beste udal askok hartu duten bideari jarraiki bertan behera utzi beste aukerarik ez du ikusi Udalak.
Zumaiako Udalak 2020ko udalekuak eta HH2koen udazaintza zerbitzua bertan behera utzi ditu. Udaleku irekietan lan egin behar zuten begiraleen hautaketa prozesua ere bertan behera gelditu da, eta halaxe jakinarazi zaie zerrendan izena emandako guztiei bidalitako mezu baten bidez.
Udalekuetan eta udazaintza zerbitzuan 500 haur baino gehiago biltzen dira urtero, eta zerbitzu honek duen garrantziaz jabetuta, aukera guztiak aztertzen aritu da Udala. Azkenean, udalekuak bertan behera uztea erabaki du, osasun agintarien gomendioei jarraituz.
Hala eta guztiz ere, osasun eta segurtasun neurriak bermatu eta posible den neurrian, doako aisialdi jarduera puntualak aurrera eramateko aukerak aztertzen ari da Udala. Eta era berean, haur eta familia zaurgarrienak babesik gabe gelditu ez daitezen ere ahalegina egingo du Udalak.
Albiste erlazionatuak
Haurrak
- Naizen elkarteak haur eta gazte transexualen errealitatea mahaigaineratuko du Zumaian maiatzaren 2an 2024/04/23
- Basondora irteera egingo dute Ludotekako lagunek maiatzaren 5ean 2024/04/23
- Barrakek soinu alteraziorik gabeko orduak izango dituzte, haur guztien inklusioa bermatzeko 2024/04/03
- 2 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako udaleku eskaintza zabala izango da aurtengo udaran ere 2024/03/26
Lan poltsa
- Udal eraikinen garbitzaile bat aldi baterako kontratatzeko eta lan poltsa osatzeko prozesua hasi du Udalak, Lanbideren bitartez 2024/04/17
- Garbitzaileen lan poltsa osatzeko prozesuko behin behineko onartu eta baztertuen zerrenda 2022/05/03
- Turismo eta merkataritza teknikari laguntzaileen hautaketa prozesuko proba teoriko praktikoaren behin behineko emaitzak argitaratu ditu Udalak 2022/04/29
- Turismo eta merkataritza teknikari laguntzaileen hautaketa prozesuko proba teoriko praktikoa apirilaren 26an izango da 2022/04/06
Lan eskaintza publikoa
- Udal eraikinen garbitzaile bat aldi baterako kontratatzeko eta lan poltsa osatzeko prozesua hasi du Udalak, Lanbideren bitartez 2024/04/17
- Udalekuetako begiraleen eta udazaintza zerbitzuko hezitzaileen behin behineko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu ditu Udalak 2024/03/26
- Jardueretako eta ingurumeneko teknikariaren hautaketa prozesuaren barruan, merezimenduen behin betiko balorazioak argitaratu ditu Udalak 2024/03/19
- Udalekuetako koordinatzaileen behin behineko onartu eta baztertuen zerrenda argitaratu du Udalak 2024/03/19
Covid19
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06
- Aurtengo udan ere betetze maila neurtuko da Zumaiako hondartzetan 2021/06/11