Haurrentzako tailerrak izango dira Ludotekan martxoaren 29an, 30ean eta 31n

2021/03/22

Martxoaren 22tik 24ra bitartean eman beharko da izena. Plaza kopurua mugatua izanik, beharrezkoa bada, zozketa egingo da.

Zumaiako haurrek sukaldaritza eta jolas tailerretan parte hartzeko aukera izango dute martxoaren 29an, 30ean eta 31n. Ludoteka ohiko ordutegian itxita egongo da martxoaren 26tik apirilaren 14ra bitartean, eta tailer horiek egiteko zabalduko dute zehaztutako egunetan.

Egunak adin-tartetan banatu dituzte: martxoaren 29a LH1eko haurrena izango da; martxoaren 30ean LH2 eta 3 mailetako haurrek parte hartuko dute; martxoaren 31n LH4-6 bitarteko haurren txanda izango da. Tailer guztiek ordutegi berdina izango dute: 10:00etatik 13:00etara.

Tailer horietan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da maskara jantzita edukitzea. Halaber, bestelako osasun neurriak errespetatuko dira saio horietan.

Izen-emateak

Izen ematea martxoaren 22tik 24ra bitartean egongo da zabalik. Ludotekara deituta, e-posta bidez idatzita edo Ludotekara bertara joanda eman daiteke izena.

Zumaiako Ludoteka
ludoteka@zumaia.eus
943 14 32 64

Plaza kopurua mugatua izanik, Ludotekako bazkideek lehentasuna izango dute, eta beharrezkoa bada, zozketa bidez hautatuko dira partaideak. Telefono bidez jakinaraziko da emaitza.