2.000 erosketa bono salgai gaurtik aurrera, turismo bulegoan

2021/06/09

35 euroren truke 50 euroko balioa duten erosketa txartelak erosi ahal izango dituzte herritarrek gaurtik aurrera, bukatu arte. Bonoak uztailaren 31ra bitartean erabili ahal izango dituzte.

Udako zein Gabonetako ErrotaHerria kanpainen balorazioa positiboa izanik, eta herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikiei beste bultzada bat emateko, bono sistema berri bat jarriko du martxan Zumaiako Udalak, Gertu merkatari elkartearekin lankidetzan. 

Kanpainaren prestaketa lanak amaituta, herritarrek ekainaren 9tik aurrera (amaitu arte) erosi ahal izango dituzte bonoak, turismo bulegoan. Bonoen prezioa 35 eurokoa izango da, eta 50 euroko balioa duen txartela eskuratuko dute herritarrek, Zumaian bertan erabiltzeko. Txartel bakoitzak 20 euroko zati bat, eta 10 euroko hiru zati edukiko ditu.

Bonoak turismo bulegoan daude salgai

Herritar bakoitzak bono bakarra eskuratu ahal izango du; hori egiaztatzeko, bonoa eskuratzean bono bakoitzeko NANa edo identifikazio txartel bat erakutsi beharko da.

Bonoak ekainaren 9tik uztailaren 31ra bitartean erabili ahal izango dituzte, kanpainarekin bat egiten duten establezimenduetan.

Albiste erlazionatuak