Merkatariei zuzenduriko bigarren bilera bat deitu du Udalak, Merkataritza arloko Plangintza Estrategikoa osatzeko

2023/01/10

Jardunaldia datorren astelehenean, urtarrilaren 16an, eguerdiko 15:00tan Oxford aretoan izango da eta bertan sektorearentzako gakoak izan daitezkeen aspektuak mahai gainean jarri eta merkatarien ekarpenak jasoko dira.

Zumaiako Udala herriko Merkataritza arloko Plangintza Estrategikoa garatzeko lanetan murgilduta dago. Lehen fasean, Zumaiako merkataritza arloko eskaintzaren, eskariaren eta kokapen espazialaren diagnosia egiten ari da.

Azterketa hori egiteko, merkatariek galdetegi bat erantzun zuten lehenengo. Ondoren, abenduaren erdialdean, diagnosiaren garapenean identifikatutako puntu garrantzitsuenen kontrastea egiteko asmoz, Zumaiako merkatari eta zerbitzu enpresetako arduradunekin foku taldeko bilera bat egin zuen Udalak, Dendartean elkarteak dinamizatuta.

Orain, hainbat merkatariren eskaerari erantzunez, bigarren jardunaldi bat deitu du Udalak. Jardunaldia datorren astelehenean (urtarrilak 16), eguerdiko 15:00tan Oxford aretoan izango da. Saioa ahalik eta ondoen prestatzeko, parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako, honeko formularioa bete behar da: IZENA EMAN.

URTARRILAK 16, ASTELEHENA

15:00 | OXFORD ARETOAN

IZENA EMAN

Zumaiako Udalak merkatari ororen partehartzearen garrantzia nabarmendu nahi du, eta, era berean, eskerrak eman nahi dizkie prozesuan ekarpena egiten ari diren guztiei.