'Indianara' dokumentala ikusi ahal izango da abenduaren 10ean Aita Mari zinean
Dokumentalak Bolsonaroren Brasilera gerturatuko gaitu, LGTBI+ komunitatearen eta batez ere transen mugak eta zailtasunak ezagutzeko. Gonbidapenak eskuragarri daude turismo bulegoan.
Zinegoak zikloko 'Indianara' dokumentala botako dute Aita Marin abenduaren 10ean. Zumaiako Udaleko Berdintasun Foroak indarkeria matxistaren aurkako egunaren harira antolatutako ekitaldietako bat da honakoa.
Arratsaldeko 19:00etan izango da proiekzioa, eta gonbidapena aurrez hartu beharko da turismo bulegoan. Ostiralean, larunbatean eta astelehenean ohiko ordutegia izango dute: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Igandean eta asteartean goizez bakarrik egongo da zabalik, 10:00etatik 14:00etara.
Indianara:
Indianarak eta haren taldeak Brasilgo transgeneroak defendatzeko eta haien iraupenaren aldeko borrokan dihardute. Indianarak indarrak batu ditu bere alderdi politikoaren erasoen eta etortzekoa den mehatxu totalitarioaren aurkako azken borrokari ekiteko.
Indianara dokumental harrigarri bat da, zalantzarik gabe. Gaitasun itzela dauka gure arreta erakartzeko, baita protagonistak ere. Argi-ilunak argi-ilun eta kontraesanak kontraesan, Bolsonaroren Brasilera gerturatuko gaitu, LGTBI+ komunitatearen eta batez ere transen mugak eta zailtasunak ezagutzeko.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Dena prest santelmoetarako! 2025/04/09
- Zesta punta eta esku pilota jaialdi ikusgarriak izango dira datozen bi asteetan Aitzuri pilotalekuan 2025/04/08
- Hurrengo astelehenean (apirilak 14) amaituko dira udazaintza zerbitzuko, udaleku irekietako eta kirol udalekuetako izen-emateak 2025/04/08
- Badator Lapetan, euskararekin jolas egiteko 2025/04/01
LGTBI
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Udal adierazpena, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean 2024/06/28
- LGTBIfobiaren aurkako eta sexu askatasunaren aldeko mezua agertu du Hezkidetza Foroak 2024/05/17
- Naizen elkarteak haur eta gazte transexualen errealitatea mahaigaineratuko du Zumaian maiatzaren 2an 2024/04/23
Kultura
- Dena prest santelmoetarako! 2025/04/09
- Zabalik dago ekaineko artisau azokan parte hartzeko eskaera egiteko epea 2025/04/08
- Joseba Zulaikaren eta Jule Goikoetxearen bisitak izango dituzte 'Irakurri matte' irakurle taldean udaberri honetan 2025/03/17
- Entzungai dago Migel Gutierrezek sortutako 'basoa.wav' EPa 2025/03/05
Berdintasuna
- Zumaiako Udalaren adierazpena, Martxoaren 8a dela-eta 2025/03/07
- More dator martxoa Zumaiara, feminismoa aldarrikatu eta gozatzeko egitarau zabalarekin 2025/02/28
- Arrakasta handia izaten ari da PLAZerA ihes-gela, eta txanda berriak gehitu dituzte 2025/02/12
- 19,8 milioi euroko aurrekontua izango du Zumaiako Udalak 2025ean, 'orain arteko bidean sakontzeko' 2024/12/04