Santelmoak antolatzeko bilera irekia izango da otsailaren 22an
Udaleko Kultura Sailak herriko eragileen eta taldeen proposamenak jasoko ditu. Bilera 19:00etan izango da Alondegian.
Inauterien atarian gauden arren, konturatzerako santelmoak iritsiko dira. Festetarako bi hilabete falta diren honetan, Kultura Saila antolaketa lanetan ari da eta herriko elkarte eta taldeekin bilduko da, elkarlanean proposamenak landu eta festetako egitaraua osatzeko. Bilera irekia izango da horretarako, hilaren 22an, asteazkenean, 19:00etan Alondegian.
Dagoeneko egitaraua lantzen hasi diren elkarteek proposmenak aurrez jakinarazi diezazkiote Kultur Sailari. Alondegia kultur etxeko bulegora joanda aurkeztu ditzakete proposamenak, baita 943861056 telefonora deituta edo kultura@zumaia.eus helbidera idatzita ere.
Albiste erlazionatuak
Festak
Parte hartzea
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Obra zibila amaituta, Komentua kultur topagune bihurtzeko lanketari berrekin diote Udalak eta elkarteek 2024/10/16
- 'Zumaian euskararekin zer?' prozesuaren barruan partaidetza saioei ekingo diete urrian 2024/10/03
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13