1.200 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko
30 euroren truke 40 euroko balioa duten erosketa txartelak erosi ahal izango dituzte herritarrek maiatzaren 11tik aurrera. Kanpainara atxikitu nahi duten establezimenduek maiatzaren 6ko 12:00ak baino lehen egin beharko dute eskaera.
Orain arte egindako ErrotaHerria kanpainen balorazioa positiboa positiboa izanik, eta herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikiei beste bultzada bat emateko, bono sistema berri bat abiatu dute Udalak eta Gertu merkatari elkarteak. Zehazki, 30 euroren truke 40 euroko balioa duten erosketa txartelak jaulkiko dituzte. Herritarrek maiatzaren 11tik aurrera erosi ahal izango dituzte bonoak, turismo bulegoan.
ErrotaHerriaren aurreko kanpainetan parte hartu dutenek ez dute berriro izena eman beharko, eta lehen aldiz kanpainara atxikitu nahi duten merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikiek maiatzaren 6ko 12:00ak arteko epea izango dute izena emateko. Horretarako, eskaera orria bete eta zumaiaelkartea@gmail.com helbidera bidali edo turismo bulegora eraman beharko dute. Gertu elkartekoak ez direnek ere parte hartu ahal izango dute bono sisteman.
OINARRIAK
IZEN-EMATE ORRIA
>> Epea: maiatzak 6 (12:00)
>> Info+: zumaiagertuelkartea.eus
30 euro ordainduta, 40 euroko bonoa
Kanpainaren prestaketa lanak amaituta, herritarrek maiatzaren 11tik bonoak amaitu arte erosi ahal izango dituzte erosketa txartelak, turismo bulegoan. Bonoen prezioa 30 eurokoa izango da, eta 40 euroko balioa duen txartela eskuratuko dute herritarrek, Zumaian bertan erabiltzeko. Txartel bakoitzak 10 euroko lau zati edukiko ditu, banaka edo batera erabiltzeko.
Herritar bakoitzak bono bakarra eskuratu ahal izango du, eta hori egiaztatzeko, bonoa erostean NANa edo identifikazio txartel bat erakutsi beharko du.
Bonoak 2022ko maiatzaren 11etik 2022ko uztailaren 31ra bitartean erabili ahal izango dituzte, kanpainarekin bat egiten duten establezimenduetan.
Herriko saltokiei bultzada
Pandemiak herriko komertzioetan eragindako kaltea arintzeko ErrotaHerria kanpaina abiatu zuen Udalak 2020ko maiatzean, Gertu merkatari elkartearekin elkarlanean. 150.000 euro bideratu zituen kanpainaren baitako bonoetara, eta herritarrei beharrei erantzuteaz gain, tokiko ehun ekonomikoa indartzea izan zuen helburu.
Plan horrekin herriko establezimenduetan 450.000 eurora arteko inpaktu positiboa sortu zela kalkulatzen du Udalak. Orain arteko ekimenek harrera oso ona eduki dutela kontutan hartuta, Udalak beste 30.000 euro bideratuko zituen 2021eko ekainean, kanpaina berri bat egiteko. Herritarren ekarpenekin batera 100.000 euroko eragin ekonomiko zuzena eragin zuela kalkulatzen du.
Halako neurriekin, Udalaren helburua da herriko ekonomia bultzatzea eta sustatzea, eta, bide horretan, herritarrei bertako merkataritzaren aldeko apustua egiteko eskatu diete bi erakundeek.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
Merkataritza
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2024/10/29
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik, urriak 11 arte 2024/09/27
- Dendari, tabernari eta elkarte gastronomikoetako kideekin bilduko da Egutera energia kooperatiba ostegun honetan 2024/06/11
- Erribera kaleko zamalanen ordutegia doitu egin da ikasleen segurtasunari lehentasuna emateko 2024/05/10
ErrotaHerria
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2024/10/29
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriarekin batera herriko saltokiak loratzeko 2024/05/08
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2023/11/13
- Merkatariei zuzenduriko bigarren bilera bat deitu du Udalak, Merkataritza arloko Plangintza Estrategikoa osatzeko 2023/01/10
Tokiko garapena
- Eguteraren inguruko informazio saio irekia, astearte honetan Aita Mari zineman 2024/03/11
- Ostegun honetan zabalduko dute Hogarreko elkarlan gunea 2023/10/31
- Merkataritza arloko diagnostikoa aurkezteko saioa izango da ekainaren 28an 2023/06/22
- Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin betiko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira 2023/04/20