1.200 erosketa bono salgai bihartik aurrera, turismo bulegoan
30 euroren truke 40 euroko balioa duten erosketa txartelak erosi ahal izango dituzte herritarrek maiatzaren 11tik aurrera, bukatu arte. Bonoak uztailaren 31ra bitartean erabili ahal izango dituzte.
Orain arteko ErrotaHerria kanpainen balorazioa positiboa izanik, eta herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikiei beste bultzada bat emateko, bono sistema berri bat jarri dute martxan Zumaiako Udala eta Gertu merkatari elkarteak.
Kanpainaren prestaketa lanak amaituta, zumaiarrek maiatzaren 11tik aurrera (amaitu arte) erosi ahal izango dituzte bonoak, turismo bulegoan. Bonoen prezioa 30 eurokoa izango da, eta 40 euroko balioa duen txartela eskuratuko dute herritarrek, Zumaian bertan erabiltzeko. Txartel bakoitzak 10 euroko lau zati edukiko ditu.
Bonoak turismo bulegoan daude salgai
Herritar bakoitzak bono bakarra eskuratu ahal izango du; hori egiaztatzeko, bonoa eskuratzean bono bakoitzeko NANa edo identifikazio txartel bat erakutsi beharko da.
Bonoak maiatzaren 11tik uztailaren 31ra bitartean erabili ahal izango dituzte, kanpainarekin bat egiten duten establezimenduetan.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Merkataritza
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zabalik dago euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/06/09
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
ErrotaHerria
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2024/10/29
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriarekin batera herriko saltokiak loratzeko 2024/05/08
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2023/11/13
Tokiko garapena
- Eguteraren inguruko informazio saio irekia, astearte honetan Aita Mari zineman 2024/03/11
- Ostegun honetan zabalduko dute Hogarreko elkarlan gunea 2023/10/31
- Merkataritza arloko diagnostikoa aurkezteko saioa izango da ekainaren 28an 2023/06/22
- Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin betiko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira 2023/04/20



