2.000 erosketa bono salgai gaurtik aurrera, turismo bulegoan
35 euroren truke 50 euroko balioa duten erosketa txartelak erosi ahal izango dituzte herritarrek gaurtik aurrera, bukatu arte. Bonoak uztailaren 31ra bitartean erabili ahal izango dituzte.
Udako zein Gabonetako ErrotaHerria kanpainen balorazioa positiboa izanik, eta herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikiei beste bultzada bat emateko, bono sistema berri bat jarriko du martxan Zumaiako Udalak, Gertu merkatari elkartearekin lankidetzan.
Kanpainaren prestaketa lanak amaituta, herritarrek ekainaren 9tik aurrera (amaitu arte) erosi ahal izango dituzte bonoak, turismo bulegoan. Bonoen prezioa 35 eurokoa izango da, eta 50 euroko balioa duen txartela eskuratuko dute herritarrek, Zumaian bertan erabiltzeko. Txartel bakoitzak 20 euroko zati bat, eta 10 euroko hiru zati edukiko ditu.
Bonoak turismo bulegoan daude salgai
Herritar bakoitzak bono bakarra eskuratu ahal izango du; hori egiaztatzeko, bonoa eskuratzean bono bakoitzeko NANa edo identifikazio txartel bat erakutsi beharko da.
Bonoak ekainaren 9tik uztailaren 31ra bitartean erabili ahal izango dituzte, kanpainarekin bat egiten duten establezimenduetan.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
Merkataritza
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zabalik dago euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/06/09
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
ErrotaHerria
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2024/10/29
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriarekin batera herriko saltokiak loratzeko 2024/05/08
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2023/11/13
Tokiko garapena
- Eguteraren inguruko informazio saio irekia, astearte honetan Aita Mari zineman 2024/03/11
- Ostegun honetan zabalduko dute Hogarreko elkarlan gunea 2023/10/31
- Merkataritza arloko diagnostikoa aurkezteko saioa izango da ekainaren 28an 2023/06/22
- Baratzeak erabiltzeko esleipendunen behin betiko zerrenda eta itxarote zerrenda argitaratu dira 2023/04/20



