‘BERRIA zabalik’ kanpaina martxan jarriko da Zumaian
Herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko egitasmoa da. Hilaren 16tik aurrera hartu ahalko dute parte zumaiarrek, komertzioek izena eman eta gero.
Kanpainan parte hartu nahi duten merkatariek eta ostalariek izena eman beharko dute azaroaren 5etik 11ra, sareko formulario baten bitartez. Orduan, BERRIAlagun iragarle izango dira aurrerantzean. Horri esker, harreman zuzenean egongo dira norbanako BERRIAlagunekin.
Azaroaren 16tik 24ra, berriz, herritarren txanda iritsiko da; Zumaiako dendetan eta ostalaritzan gastua eginez gero, zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute. Herri horretako dendetan eta tabernetan erabiltzeko 1.000 euro zozketatuko dira herritarren artean, abenduaren 1ean. Horrez gain, beste 1.000 euroko zozketa bat egingo dute kanpainan parte hartu duten saltokien eta ostalaritza lokalen artean. BERRIA egunkarian publizitatea jartzeko izango da diru kopuru hori.
BERRIAk jarri du martxan kanpaina, Zumaiako Udalarekin eta Gertu merkatari eta ostalari elkartearekin batera, eta Kutxabanken babesarekin.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Merkataritza
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zabalik dago euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/06/09
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31



