2022a eskaintza berriarekin hasi du Zumaiako Emakumeon* Etxeak
Ekainera bitarteko programa aurkeztu du Zumaiako Emakumeon* Etxeak. Jabetze Eskolako ikastaroak, elkarguneak, askotariko ekintzak eta ahokularitzak jasotzen dira bertan. Astelehenean bertan hasiko dira lehen ikastaroak.
Egitarau honekin bere helburuak betetzen jarraitu nahi dutela adierazi dute Etxeko kideek: ikastea; sareak sortzea; aholkularitza jasotzea; indarkeria matxistarik gabeko elkarbizitza sustatzea; emakumeon* ahalduntzea eta partaidetza lantzea; eta ikuspegi feministatik eztabaida, gogoeta eta aldaketa piztea”.
Ikastaro zein tailerren inguruko informazio gehiago edota aholkularitza jasotzeko, Emakumeon* Etxera bertara gerturatu daiteke, zumaiakoemakumeonetxea@gmail.com helbidera idatzi edo 633432762 deitu edo Whatsappa idatzi. Ordutegia: astelehen eta ostiraletan, 9:30-12:30 eta astearte, asteazken eta ostiraletan 17:00-20:30.
Jabetze Eskolako ikastaroak:
- Emakume basatiak, Maider Gastesi Mendizabalekin. Euskaraz. Urtarrilaren17tik otsailaren 21era, astelehenero, 10:00etik 11:30era. Guztira, 6 saio izango dira.
- Abdominalak egin arriskurik gabe, Eneritz Gallastegiren eskutik. Elebiduna. Urtarrilaren17tik otsailaren 21era, astelehenero, 18:00etik 19:00ra. Guztira, 6 saio izango dira.
- Menopausia igarotzen ari diren emakumeei zuzendurik bereziki: Abdominalak egin arriskurik gabe, Eneritz Gallastegiren eskutik. Elebiduna. Martxoaren7tik apirilaren 4ra, astelehenero, 18:00etik 19:00ra. Guztira, 5 saio izango dira.
- Komunikatu, jabetu, Aran Erasunekin. Euskaraz.Otsailaren 2tik martxoaren 9ra, asteazkenero, 17:30etik 19:30etara. 6 saio izango dira.
- MINDFULNESS: baretasuna berreskuratuz mundo frenetiko batean, Clara Wolframekin. Euskaraz. Urtarrilaren 17tik apirilaren 4ra, astelehenero, 14:30etatik 16:00etara.
- Lodiaktibismoa, Mijo Lizarzabururen eskutik. Euskaraz. Otsailaren 3an, 18:00etan.
- Oinarrizko sukaldaritza ikastaroa, Idoia Zabalaren eskutik. Euskaraz. Otsailaren 10ean, 24ean eta martxoaren 10ean eta 24ean. Ostegunak, 18:00etan. 4 saio.
- ¡Que el edadismo no borre nuestros sueños!, Kontxi Lopezen eskutik. Gaztelaniaz. Martxoaren 16tik apirilaren 6ra. Asteazkenetan 17:30etatik 19:30etara.
- Zuk aukeratutako norabiderantz mugimenduan jartzeko aukera, Oihana Meaberen eskutik. Euskaraz. Martxoaren 7tik 28ra. Astelehenero, 9:30etatik 12:30etara. Guztira, 4 saio.
- Maitasun erromantikoa, Josune Muñozekin. Euskaraz. Otsailaren 1ean, 18:00etan.
- Claves para construir un feminismo antirracista, Luciana Alfaroren eskutik. Gaztelaniaz. Otsailak 26, 10:00etik 13:00era.
- Sorkuntza tailerra, Maddi Urangarekin. Otsailak 12 eta maiatzak 14. Larunbatak, 10:00etik 13:00etara.
- Clases de danza con el sistema rioabierto, Maite Garañorekin. Martxoak 5 eta maiatzak 8. Larunbata eta igandea, 10:30etatik 13:00etara.
- Txalaparta ikastaroa, Nagore Etxaberen eskutik. Maiatzak 6, 13, 20 eta 27 (4 saio). Ostiraletan, 18:00etan.
Elkarguneak:
- Banan Coffee. Ama bananduentzako saioak, hamabostean behin, ostegunetan 19:00etan.
- Pala taldea, asteartero, Sagarbideko Frontoian, 18:00etan.
- Noka mintzalagun taldea, ostiraletan (hamabostean behin), 18:00etan.
*Elkargunetaraa joateko beharrezkoa da aurrez izena emanda egotea.
Agenda:
- Bizitza eta ametsak, oztopoen gainetik daudenean: transexualitatea eta trantsizioa helduaroan, Idoia Zabalaren eskutik. Euskaraz. Urtarrilaren 20an, 18:00etan.
- Bazkide asanblada, urtarrilaren 28an, 18:00etan.
- Danza oriental, Arantza Isastiren eskutik. Gaztelaniaz. Urtarrilaren 29an, 16:00etan.
- Martxoaren 8a antolatzeko asanblada irekia, otsailaren 5ean, 11:00etan.
- Luze edo motz, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileak. Euskaraz. Martxoak 3, 19:00etan.
- Lilatoia, martxoak 6an. Lilatoiaren baitan solasaldiak egingo dira Ainhoa Azurmendirekin. Otsailaren 17an, 19:00etan.
- Otsandreak korrika, Amaia Zinkunegiren eskutik. Euskaraz. Apirilak 7, 19:00etan.
- Bazkideen asanblea, maiatzak 7, 11:00etan.
Aholkularitzak:
- Arreta eta bideraketa Informazioa, orientabidea eta harrera, eta Emakumeon* Etxeko baliabideetara edo bestelakoetara bideratzea.
- Ordenagailu eta internet zerbitzua. Astean zehar etxearen ordutegian. Doako erabilera.
- Autozaintza taldea. Indarkeria matxista jasan duten emakumeentzat taldeko saioak gaian aditua den profesional batek bideratuta.
- Bidelagun zerbitzua. Informazio eta orientazio zerbitzua, psikologikoa eta judiziala.
- Etxeko langileentzako aholkularitza, Malen Etxearen eskutik. Aholkularitza atzerritartasun eta nazionalitate izapideetan. Emakume* langileen eskubideak eta bermeak. Whatsapp: 653 729 117. asesoria.juridica@malenetxea.org
- Ikasketen homologazioa, Bidez bideren eskutik (“Iguálate” programa). Atzerrian egindako ikasketen tituluak baliokidetzeko aholkularitza eta laguntza.
- Edoskitze aholkularitza, Oihana Aizpuruaren eskutik.
- Sexu aholkularitza, Aholkusexen eskutik.
*Aholkularitza zerbitzuak eskatzeko jarri Etxeko harremanetan.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Film laburren saioa izango da Zumaian ostegun honetan, Zinegoak programaren barruan 2023/06/05
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte uztailean 2023/06/05
- 148 zumaiarrek jaso zuten Gizarte Larrialdietarako Laguntza 2022an 2023/06/02
- Eskubaloi pista berritzeko lanak martxan daude 2023/06/01
Emakumeon* Etxea
Feminismoa
- Film laburren saioa izango da Zumaian ostegun honetan, Zinegoak programaren barruan 2023/06/05
- Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Orion gertatutako erailketa sexista eta hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die 2023/05/17
- 'Casa Susanna' film dokumentala eta film laburren saioa izango dira Zumaian, Zinegoak programaren barruan 2023/05/11
- Gune Morea egongo da santelmoetan, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2023/04/13
Berdintasuna
- Film laburren saioa izango da Zumaian ostegun honetan, Zinegoak programaren barruan 2023/06/05
- Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Orion gertatutako erailketa sexista eta hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die 2023/05/17
- Zumaiako Udalak erabateko gaitzespena adierazi nahi du santelmoetan gertatutako eraso matxisten aurka, eta bat egiten du gaur arratsaldean egingo den elkarretaratzearekin 2023/04/25
- Gune Morea egongo da santelmoetan, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2023/04/13