53 zumaiarrek jasoko dute alokairurako dirulaguntza
Eskaera eta hartzaile kopuruak nabarmen egin du gora alokairurako dirulaguntzen ordenantzaren aldeketaren ondorioz: 73 herritarrek egin dute eskaera, eta horietatik 53k jasoko dute laguntza.
Zumaiako Udalak alokairuan bizi diren 53 zumaiar diruz lagunduko ditu aurten. Aurrekontuetan aurreikusitako 80.000 euroko diru-partida osoa erabili du horretarako. Diru-sarrerak, alokairuaren prezioa eta bestelako baldintzak kontutan hartuta, hilabete bakoitzeko 150 eurora arteko (urtean 1.800 euro) dirulaguntza dagokie hartzaileei.
2017. urtetik ematen ditu Udalak alokairurako dirulaguntzak. 2019ko deialdian eskatzaile eta hartzaile kopuruak nabarmen egin zuen gora, eta 2020ko deialdian bikoiztu egin dira 2019ko datuak. 18 eta 35 urte bitartekoen kasuan 50 eskaera izan dira; horietatik 41 onartu dira, eta 9 baztertu. 35 urtetik gorakoei dagokionean, 23 eskaera egon dira; 12 onartu dira, eta 11 baztertu. Bi taldeak kontutan hartuta 73 eskaera egon dira, eta horietako 53ri onartu zaie laguntza.
Igoerak ordenantzan egindako aldaketekin zerikusia duela nabarmena dela uste dute udal ordezkariek. Izan ere, ordenantza berrian 35 urtetik gorako zumaiarrei dirulaguntzetarako sarbidea ireki zaie. Aldaketa horri esker, 12 hartzaile berri ditu laguntzak.
Halaber, beste hainbat aldaketa izan dira aurtengo deialdian: laguntza indibiduala da orain, alokairuaren prezioan ez dago mugarik, eta laguntza jasotzeko erroldaren baldintza sei hilabetera jaitsi da, besteak beste.
Ordenantzaren aldaketa egitearen helburua dirulaguntzen hartzaile kopurua handitzea zela azaldu zuen Udal Gobernuak, eta “zenbakiek erakusten duten moduan, helburua lortu dela” uste dute. Gainera, alokairuaren sustapenerako bestelako neurriak aztertzen ari direla nabarmendu dute.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
Etxebizitza
- Alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik 2024/09/18
- Tentsio handiko etxebizitza eremu izendatzeko eskaera formala egin du Zumaiako Udalak 2024/06/19
- Zumaiako Udalak etxebizitza turistikoak arautu ditu, Etxebizitza Planaren barruan 2024/03/01
- Irailaren 22an amaituko da alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea 2023/09/04
Diru laguntzak
- Musika, antzerkia eta dantza arloko elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea ere zabalik 2022/03/30
- Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea ostiral honetan amaituko da 2021/11/24
- Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2021/11/03
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko bigarren deialdia irekita 2021/10/01