Aintzane Usandizaga, Igor Mercado eta Maddi Altuna izan dira 36. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak
Aurten 56 lan aurkeztu dira, iaz baino gehiago, horietatik 5 zumaiarrek idatzitakoak. Sari banaketa ekitaldia hilaren 29an (asteazkena) izango da, 19:00etan Aita Mari zineman.
Azaroaren hasieran bildu zen epaimahaia lehiaketa erabakitzeko. Bertan izan ziren Ana Urkiza, Castillo Suarez eta Josu Waliño; Udaleko euskara teknikariak idazkari lanak egin zituen, botorik gabe. Aurten 56 lan aurkeztu dira, iaz baino gehiago. Horietatik 5 zumaiarrek idatzitakoak izan dira.
Euskal Herri guztitik aurkeztu diren lanean artean, onenak honako hauek direla erabaki dute epaimahaia osatu duten idazleek:
1. saria, 3.000 eurokoa, Aintzane Usandizaga Lopezek irabazi du OINAK ipuinari esker. Aintzane lehenago ere saritua izan da lehiaketa honetan, (2014an ere lehenengo saria) ez da berria, beraz. Bazterkeriari buruzko ipuin hau oso ondo idatzita dagoela iruditu zaio epaimahaiari, gai gogor bat goxo tratatzen du. Iradokitzailea eta fina da, tonua eta erritmoa batera eramaten ditu eta horrekin guztiarekin irakurlearengan enpatia sortzen du.
2. saria, 1.500 eurokoa, Igor Mercado Azcuenagak irabazi du DELINEATZAILE ERRETIRATUA lanarekin. Erretiratu berria den pertsona baten pasadizo bat kontatzen da bertan. Pertsonaia oso ondo deskribatzen da, oso presente egiten da eta kontatzeko moduarekin erabat harrapatzen du irakurlea.
Zumaiako onenaren saria, berriz, Maddi Altuna Galfarsororentzat izan da OMATOFOBIA ipuinagatik. Ipuin honetako istorioa arrunta izanik ere, oso ondo idatzia dago, freskotasuna dakar, ederki josia dago eta amaiera biribila ematen dio idazleak.
Sari banaketa ekitaldia azaroaren 29an egingo da, asteazkenarekin, 19:00etan, Aita Mari zinema aretoan. Ondoren literatura emanaldi musikatua eskainiko da.

Albiste erlazionatuak
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Julene Azpeitia
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak 2025/11/17
- Abian da Julene Azpeitia ipuin lehiaketa 2025/07/02
- Banatu dituzte Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 37. edizioko sariak 2024/11/28
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



