Aita Mari zinema itxita egongo da irailean, mantentze lanak direla eta
Instalazio elektrikoa, suteen aurkako sistema, eta ebakuazioa hobetzeko lanak egingo dituzte.
Aita Mari zinema itxita egongo da irailean. Udalak 48.400 euro erabiliko ditu aretoko instalazio elektrikoa, suteen aurkako instalazioa, eta eraikinaren ebakuazio-plana hobetzeko lanak egiteko. Duela hilabete batzuk brigadako langileek larrialdietako argiak aldatu zituzten, energia efizientzia hobetzeko.
Lan horiekin eraikinaren segurtasuna hobetu nahi du Udalak. Datozen hilabeteotan zine aretoa hobetzeko bestelako lanak egitea ere aurreikusten du.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01



