Zabalik dago alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea
Eskaerak irailaren 22a baino lehen aurkeztu beharko dira, telematikoki edo udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan.
Zumaiako Udalak diruz laguntzen ditu alokairuan bizi diren herritarrak, zenbait baldintza betez gero. Laguntza eskatzeko epea zabalik dago dagoeneko, irailaren 22ra bitartean. Eskaerak telematikoki zein udaletxean bertan aurkeztu ahal izango dira.
Honakoak dira baldintza garrantzitsuenak: alokairu kontratua edukitzea, ordainketa banku transferentzia bidez egitea, eta oinarrietan ezarritako diru-sarreren mugak ez gainditzea. Iaz, gainera, baldintza berri bat txertatu zen 18-35 urte bitartekoei bideratutako dirulaguntzen oinarrietan: Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza alokatzeko GAZTELAGUN programaren diru-laguntzak eskatzea. Eta ondorioz, aurkeztu beharreko dokumentuen artean eskaera hori gauzatu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.
Baldintzak betetzen dituzun jakiteko grafikoa kontsultatu dezakezu (egin klik irudian), eta zalantzak izatekotan, jarri harremanetan Udaleko etxebizitza bulegoarekin:
ETXEBIZITZA BULEGOA
etxebizitzabulegoa@zumaia.eus
943 86 50 25
Oinarriak:
Dirulaguntza jasotzeko ezinbestekoa da alokairu kontratua edukitzea eta alokairuaren ordainketa banku transferentzia bidez egitea. Oinarri berriekin dirulaguntza indibiduala izango da, eta norbere diru-sarrerak soilik hartuko dira kontutan -ez bizikidetza unitatearenak-.
18 eta 35 urte bitartekoen kasuan, 25.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenak izango dira onuradunak. 36 urtetik gorakoen kasuan ere muga 25.000 eurokoa da, baina alokairura bideratzen duten kopurua diru-sarreren %30a baino altuagoa izan beharko da laguntza jasotzeko.
> ORDENANTZA: Alokairurako dirulaguntzak. 18-35 urte bitarteko zumaiarrak
> ORDENANTZA: Alokairurako dirulaguntzak. 36 urtetik gorako zumaiarrak
Aurkeztu beharreko dokumentuak:
Jarraian, aurkeztu beharreko dokumentuen zerrenda eta horiek lortzeko jarraibidean aurkituko dituzu.
-
Eskatzailearen Nortasun Agiriaren edo Egoitza Txartelaren kopia
- Alokairuaren kontratuaren kopia
-
Eskatzailearen eta etxe berean bizi diren pertsonen errolda agiria (udaletxean)
-
Errenta bakun transferentzia edo banku agiri bidez ordaindu izanaren agiria (banketxean)
-
Estatu mailan etxe bizitzaren jabe ez izatearen ziurtagiria (Azpeitiako jabetza erregistroan edo registro.es webgunean). Salbuespenak: Bananduta edo dibortziatuta daudenek, ohiko etxebizitzatik etxegabetu dituztenek, indarkeria matxista jasan dutenek, hondamendiagatik etxebizitza erabili ezin dutenek laguntza eskatu ahal izago dute, horiek egiaztatzeko beharrezko dokumentuak aurkeztuta.
-
Diru sarreren egiaztagiriak: Ogasuna eta finantzak, Azpeitiko Herritarren Arretarako bulegoa eta erregistroaren bulego osagarria: 943 113 000.
-
Errenta aitorpenaren azken zerga ekitaldiko agiria (Ogasuna)
-
Zerga aitorpen bateratua egin den kasuetan, pertsona fisiko bakoitzaren diru sarrerak egiaztatzeko ziurtagiria (Ogasuna)
-
Zerga aitorpena egiteko derrigortasunik ez dutenen kasuan derrigortasuna ez izatea egiaztatzen duen agiria (Ogasuna)
-
Bekak, prestazioak edo subsidioak jasotzen direnean, horien egiaztagiriak
-
Ikasten egonez gero, ikasketa ofizialen agiria
-
Bananduta, dibortziatuta edo izatezko bikote izateari utzi diotenen kasuan, hori egiarazten duten agirian. Hala badagokio, mantenun pentsioaren ordainketaren ziurtagiriak.
- BALDINTZA BERRIA: 18-35 urte bitarteko eskatzaileak. GAZTELAGUN dirulaguntza eskaera egin izana. GAZTELAGUN programaren inguruko informazio guztia lotura honetan ikus daiteke (eskaera modu telematikoan edo presentzialki egin daiteke).
Albiste erlazionatuak
Alokairua
Dirulaguntzak
- [BIDEOA] 20 sortzailetik gora aritu dira Migel Gutierrezen 'basoa.wav' proiektuan 2024/11/11
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik, urriak 11 arte 2024/09/27
- Alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik 2024/09/18
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko eta matrikulatzeko epeak irekita 2024/09/06
Etxebizitza
- 2025eko udazkenean zabalduko da babes ofizialeko 42 etxebizitzen zozketako izen-ematea 2024/12/11
- Alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik 2024/09/18
- Tentsio handiko etxebizitza eremu izendatzeko eskaera formala egin du Zumaiako Udalak 2024/06/19
- Zumaiako Udalak etxebizitza turistikoak arautu ditu, Etxebizitza Planaren barruan 2024/03/01
Etxebizitza Bulegoa
- 2025eko udazkenean zabalduko da babes ofizialeko 42 etxebizitzen zozketako izen-ematea 2024/12/11
- Alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik 2024/09/18
- Tentsio handiko etxebizitza eremu izendatzeko eskaera formala egin du Zumaiako Udalak 2024/06/19
- Zumaiako Udalak etxebizitza turistikoak arautu ditu, Etxebizitza Planaren barruan 2024/03/01