Asfaltatze kanpaina martxan, Zumaiako bide publikoen egoera hobetzeko
Juan Zigaran eta Baltasar Etxabe kaleen arteko eremua, Itzurungo aparkalekua, Amaia plazaren ondoko errepideetako bat, Ardantzako hiribidea, San Telmo kalea (18 eta 22 atarien arteko gunea), Osasun Zentroaren pareko errepidea, eta San Jose kalea (31 eta 33 atarien arteko gunea) barnebiltzen ditu kanpainak. Juan Belmonte kalea eta Estazioko gune bat ere asfaltatuko ditu Udalak, gune horietan egin beharreko obrak amaitzean.
Zumaiako Udalak bide publikoak hobetzeko diru partida txertatu zuen 2023ko aurrekontuetan. Plangintza lanak amaituta, dagoeneko martxan dago asfaltatze kanpaina. Bide publikoen kalitatea hobetzea da helburua, eta premia gehien duten eremuak asfaltatuko dira, oinezkoen zein gidarien segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko.
Zehazki, honakoak dira asfaltatuko diren kale eta eremuak (ikusi mapan xehetasunak):
-
Juan Zigaran eta Baltasar Etxabe kaleen arteko eremua
-
Itzurungo aparkalekua
-
Amaia plazaren ondoko errepideetako bat
-
Ardantzako hiribidea
-
San Telmo kalea (18 eta 22 atarien arteko gunea)
-
Osasun Zentroaren pareko errepidea
-
San Jose kalea (31 eta 33 atarien arteko gunea)
Aste honetan bertan hasi dira beharginak Juan de Zigaran kaleko lanetik: eremua fresatuta dago jada, eta hurrengo urratsa asfaltatzea izango da. Osasun zentroaren aurreko gunean obra zibila egiten ari dira dagoeneko.
Asfaltatze kanpaina honetatik kanpo, beste bi eremu ere asfaltatuko ditu Udalak. Batetik, Juan Belmonte kalea, ur hornidura berritzeko lanak amaitzean; eta bestetik Estazio auzoko gune bat berriarekin amaituta eta Estazioa, bertako berrurbanizazio lanak amaitzearekin batera.
Zumaiako Udalak jakinarazi nahi du obrek iraun bitartean zenbait eragozken sortu daitezkeela (trafikoan aldaketak, edota aparkalekuak tarte baterako kentzea, adibidez). Era berean, gidariei gogorarazten zaie kontuz ibiltzeko eta obretan ezarritako seinaleak eta abiadura-mugak errespetatzeko, guztien segurtasuna bermatzeko.
Asfaltos Urretxu SA enpresak lortu du esleipena, eta lan horietarako aurrekontua 163.625,44 eurokoa da, BEZa barne. Lanok lau astean amaitzea aurreikusten dute.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
Trafikoa
- TAOren udako aldia ostiral honetan amaituko da 2023/09/14
- Lurraldebusen autobusak Txomin Agirre kaira sartzen hasiko dira berriro, astelehenetik aurrera 2023/09/07
- Lurraldebusen autobusak ez dira Txomin Agirre kaian sartuko astelehenetik aurrera, uda sasoi guztian 2023/06/24
- Alde Zaharreko trafikoan aldaketak izango dira ekainaren 27an (asteartea), Komentuko obrak direla-eta 2023/06/23
Irisgarritasun Plana
- Eskura udal aldizkariaren seigarren alea webgunean ere bai 2023/02/15
- Udala Larretxoko bizilagunekin bildu da, auzoaren irisgarritasunarekin lotutako neurriez aritzeko 2022/12/01
- Larretxoko bizilagunekin bilera azaroaren 29an (asteartea), Itzurunbideko igogailuaren nondik norakoak azaltzeko 2022/11/25
Zumaia bizitzeko da
- Banatu dituzte Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 36. edizioko sariak 2023/12/01
- GAITU proiektua bultzatzeko deia egin du Zumaiako Udalak ere 2023/11/28
- Euskararen Egunaren harira, ekitaldiak izango dira Zumaian datorren astean 2023/11/24
- Hamaika indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2023an 2023/11/24